Urduña Herri Eskola, hezkuntza-komunitate eraldatzailea.
Herritik eta herriarentzat sortutako eskola gara.
Herritar talde txiki eta anitz batek amestu eta egi bihurtu zuen proiektua gara.
Oztopoak oztopo, bidea egin eta baratze oparoak izandako lurretan eraiki zuten etxea.
Lurrari errotu eta hazten irakatsi ziguten, maitasunetik.
Gaur egun eskarmentu handiko komunitatea garela esan dezakegu harro.
Zaintzaren pedagogia oinarri, haurraren garapen prozesuan bidelagun gara.
Hezkuntza berrikuntzen eskutik, ikaslearen irteera profila trebakuntzarik gorenera eraman nahi dugu, giza eta balibide material guztiak horra bideratuz.
Euskaratik, gizartearekin kritiko, jasangarritasunarekin konprometitu eta sortzaileak diren belaunaldi berriak loratzear daude.
Euskal eskola publikoaren garaia delako:
errotu,
lurra, herria, eskola.