ikasleen Dispositiboa
Ikasturte bakoitzean, DBH3. mailako ikasleen familiak eskuratutako dispositiboak dira.
17-18 ikasturtean hasi eta 20-21 ikasturteraino erositako dispositiboak dira.
Son los dispositivos que cada curso escolar han adquirido las familias de los alumnos de 3.ESO, desde el curso escolar 17-18 hasta el curso escolar 20-21.
ACER C738T (R11)
CHROMEBOOK
ACER R11: Ukipen-pantaila, erdi-rugerizatua, tablet bihurgarria. Irakurri ezaugarriak
ZERGATIK CHROMEBOOK BAT?
Chrome OS Google-ko sistema eragilea dute. Oso sistema arina da. Internetean oinarrituta. Betiko programak ezin dira instalatu, bakarrik “lainoan” oinarritutakoak, eta Android aplikazioak (smartphone edo tabletean egiten den bezala).
Merkeak dira.
Tabletak baino produktiboagoak dira.
Oso azkar pizten eta amatatzen dira (segundo batzuk behar dituzte).
Ez dute birusik (instalazioak ez direlako baimentzen)
Era zentralizatu batean kontrola daitezke. Administrazio panel kontrol batetik baimendu eta debekatu daitezke sarbide eta funtzionalitate asko (adibidez, web cam erabiltzea “kapatu” daiteke gailu guztientzat). Modu berean, online aplikazioak instalatu daitezke guztientzat.
Erabateko integrazioa GSuite Hezkuntzarako. Google Drive integratuta dago.
Nahiz eta normalean konexioaren menpe egon, hainbat aplikaziorekin modu offline ere lan egin daiteke.
Oso autonomia handia. Bateriak asko irauten du (13 ordu inguru)
Eguneratze automatikoak. Sistema beti dago eguneratuta. Beste sistemak gero eta astunago daude, eta honekin aldrebes gertatzen da, gero eta hobeto dago optimizatuta. Gerta daiteke, 5 urte barru ordenagailua hobeto ibiltzea.
ARTIKULU INTERESGARRIAK
http://www.altonivel.com.mx/53659-53658-13-ventajas-que-puede-darte-el-usar-una-chromebook/
http://www.mimundogadget.com/2013/12/chromebooks-ventajas-y-desventajas-los.html
http://www.digiworks.es/2014/01/20/chromebook-conquista-el-ambito-educativo-y-el-empresarial/
https://andro4all.com/2015/02/razones-por-las-que-usar-chrome-os
https://blogs.colombiadigital.net/lupa-digital/ventajas-y-desventajas-de-chromebook/
http://www.totemguard.com/aulatotem/2015/09/chromebooks-educacion-ventajas-portatiles-tabletas/
BESTE MODELO BATZUK
Zergatik Acer?
Haiek eskaini eta kudeatzen dutelako asegurua.
Zergatik Xenon?
Google-ko partner premier delako eta zuzenean kudeatzen dituztelako beharrezko lizentziak.
Finantziazioa kudeatzen laguntzen dutelako.