ARAUDIA

LASTERKA 7,8 km (10:15ean)

1. Parte-hartzea. 2004ko abenduaren 31a arte jaiotako edonork parte har dezake.

2. Eguna eta ordua: ekainaren 2an izango da, goizeko 10:15ean.

3. Ibilbidearen distantzia: 7.800 metro.

4. Ibilbidea. Irteera Jose Maria Salaberria kaletik, institutuaren aurrean, Donostiaren hiriguneruntz. Familia Santua Parrokia pasa ondoren ezkerretara bira Errondo Pasealekua hartzeko, Morlans norabidea jarraituz. Bidegorriaren sarreraraino igoera. Tunela pasa ondoren, Lugaritzera iristean Zarautz Hiribidera espaloitik jaitsi, ezkerretara bira eta trenbidearen paraleloan doan bidegorria jarraituz Añorga Txikiraino jarraitu. Añorga hiribidetik aurrera GI-21ean dagoen biribilgunera iristean eskuinetara bira eman eta bidegorri berritik jarraitu. Lehen utzitako bidegorrian sartu eta bide berdina jarraituz irteera dagoen lekura itzuli.

5. Seinaleztapena. Kilometro bakoitza adierazten duten seinaleak jarriko dira.

6. Beharrezko baldintza fisikoa. Osasun egoera onean dagoen edonork osatu dezaken ibilbide eta distantzia da. Lasterketan parte hartu aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen da.

7. Izena ematea. Ordainketa txip horia dutenentzat 5 € koa izango da, 6 € koa txip txuria behar badute eta institutuko ikaslea direnek dohainik izango dute. Izena emateak www.kirolprobak.com orrian maiatzaren 18a baino lehen egin beharko da bertan eskatutako datuak osatuz. Lasterka egunean bertan 10 € ordaindu beharko dira, beti ere dortsalak gelditu badira.

8. Dortsalak jasotzea. Peñaflorida institutuan:

· Ekainaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.

· Ekainaren 2an, 8:30etatik aurrera.

9. Sailkapenak. Sailkapenak 11:30ean itxiko dira eta eskuragarri izango dira egunean bertan www.kirolprobak.com orrian.

10. Sariak. Lehenengo 3 gizonezko eta 3 emakumezko sailkatuek garaikurrak izango dituzte. Ikastetxeko lehenengo neskak eta mutilak ere garaikurra jasoko dute.

11. Mediku-asistentzia. DYAk eskainiko du eta Peñaflorida institutuan kokatuko da.

12. Asegurua. Antolatzaileek mota honetako probetan izaten den Erantzukizun Zibila eta Istripuen Asegurua du.

13. Kontsigna. Irteeran motxilak eta antzekoak uzteko aukera izango da, behar bezala izendatuz lasterketa amaieran jaso ahal izateko.

14. Dutxak. Behar duen edonork institutuko dutxak erabiltzeko aukera izango du.

15. Hornidura. Helmugan korrikalariei edaria eta janaria eskainiko zaie.

16. Ingurunea zaintzea. Irteera eta helmugan behar adina ontzi jarriko dira mota guztiko hondakinak jasotzeko. Parte hartzaileei erabil ditzaten eskatzen diegu.

LASTERKA 1400 metro (10:00etan)

1. Parte-hartzea. 2004-1-1tik 2007-21-31a arte jaiotako edonork parte har dezake ( 1. urteko kadeteak, haurrak eta kimuak).

2. Eguna eta ordua: Ekainaren 2an izango da, goizeko 10:00etan.

3. Ibilbidearen distantzia: 1.400 metro.

4. Ibilbidea. Irteera Jose Maria Salaberria kaletik, institutuaren aurrean, Donostiaren hiriguneruntz. Familia Santua Parrokia pasa ondoren ezkerretara bira Errondo Pasealekua hartzeko, Morlans norabidea jarraituz. Bidegorriaren sarreraraino igoera. Bira Morlanseko tunela baino lehen dagoen biribilgunean bira emango da eta bide berdina jarraituz irteera dagoen lekura itzuli.

5. Izena ematea. Izen-ematea dohan izango da eta www.kirolprobak.com orrian ekainaren 3a baino lehen egin beharko da bertan eskatutako datuak osatuz.

6. Dortsalak jasotzea. Peñaflorida institutuan:

· Ekainaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara.

· Ekainaren 2an, 8:30etatik aurrera.

7. Sailkapenak. Sailkapenik gabeko zerrenda alfabetikoa eskuragarri izango da.

8. Mediku-asistentzia. DYAk eskainiko du eta Peñaflorida institutuan kokatuko da.

9. Asegurua. Antolatzaileek mota honetako probetan izaten den Erantzukizun Zibila eta Istripuen Asegurua du.

10. Kontsigna. Irteeran motxilak eta antzekoak uzteko aukera izango da, behar bezala izendatuz lasterketa amaieran jaso ahal izateko.

11. Dutxak. Behar duen edonork institutuko dutxak erabiltzeko aukera izango du.

12. Hornidura. Helmugan korrikalariei edaria eta janaria eskainiko zaie.

13. Ingurunea zaintzea. Irteera eta helmugan behar adina ontzi jarriko dira mota guztiko hondakinak jasotzeko. Parte hartzaileei erabil ditzaten eskatzen diegu.