Azkenengo ikasturteetan gure ikastetxeak hizkuntzekiko ibilbide luzea egin du. 2011-2012 eta 2019-20 ikasturteen artean Hezkuntza Sailak egindako deialdien bitartez proiektu desberdinak garatu ditugu, HIZKUNTZEN MARKO HIRUELEDUN proiektuetatik ELEANIZTASUNERANTZ proiektuetara. XXI. mendeko gizartearen errealitateari aurre egiteko nahiak eta euskara beti ardatza izanik, hizkuntzei garrantzia eman nahi izan diegu.
Hizkuntza Proiektuaren barruan hainbat proiektu eta jarduera garatu ditugu:
Hizkuntza Normalkuntza Batzordea sortu zen 2015ean, eta Ulibarri programaren parte da 2016az geroztik. Harreman eta lan esparru guztietan, formaletan eta ez formaletan Euskararen presentzia areagotzeko eta erabilera normalizatzeko helburuarekin.
D eredua: Arlo guztiak euskaraz ikasten dira, hiru (edo lau) hauek izan ezik: Lengua Castellana y Literatura (gaztelaniaz), Gorputz Hezkuntza (ingeleraz DBH 1 eta 2n), Ingelera eta Balore Etikoak (ingeleraz).
B eredua: Arlo guztiak euskaraz ikasten dira, bost hauek izan ezik: Matematika eta Lengua Castellana y Literatura (gaztelaniaz), Gorputz Hezkuntza (ingeleraz DBH 1 eta 2), Ingelera eta Balore Etikoak (ingeleraz).
3. mailan Plastika ingeleraz egiten dute eta 4. mailan Historia ingeleraz ikasteko aukera eskaintzen da, aurrez baldintza batzuk betez gero.
Maila guztietan frantsesa edo alemana hautazko bezala ikas daitezke.
Batxilergoko ikasleek elkartruke desberdinak egiten dituzte hizkuntzen arabera: Barsinghanuseneko eta Bordeauxeko ikastetxeekin egiten dira trukeak alemaniera eta frantsesa ikasten duten ikasleekin hurrenez hurren. DBHn ere ematen dira trukeak: 4. mailako ikasleek Wiesbadeneko ikastetxe bateko ikasleekin egiten dute trukea eta DBHko 3koek Miarritzekoekin. Ikasturtero, elkartruke bakoitzean, bataz beste 20 ikaslek parte hartzen dute.
Azkeneko ikasturteetan zehar eta maila guztietan zenbait aditu zein idazleen emandako hitzaldiak antolatzen ditugu, (ziber seguritatea, sustantzein konsumoak ...) Hauek gazteleraz, euskaraz edo ingeleraz egin dira kasuan kasuko adituaren ezaugarri linguistikoetara egokituz.
Irratia ahozko komunikabide bezala oso erabilgarritzat jotzen dugu gure eguneroko jardunean. Irratiaren bidez elkarren arteko komunikazioa sustatu egiten da gelan, gerora emitituko diren testuak landuz. Publikoari hitz egiteko eta irakurtzeko gaitasun edo trebetasuna lantzerakoan ere tresna garrantzitsua da eta baita ikasleak inbolukratzekoa ere.
2018/2019 ikasturtean Dolors Quinquer emandako prestakuntza burutu genuen, Irakurketa-prozesuak, irakurketa estrategiak eta testu tipologia izan ziren ardatzak.
Ondoren, mintegietana urkeztutako estrategiak, prozedurak eta ereduak erabiliz ulermen jarduera prestatu ziren. Irakurketaren faseak eta galdera anitzen inguruan garatu ziren jarduera gehienak. Maila bakoitzean unitate didaktiko bati lotutako ulermen jarduerak egin ziren.
2019/2020 ikasturtean irakurketa jarduerak programazaioetan txertatu ahal izateko fitxa eredua sortu da. Honetan, jardueraren ezaugarriak jasotzen dira; hala nola, helburua eta jarduera mota. Maila bakoitzean hiru irakurketa jarduera prestatzea eta aurrera ematea izan da 2019-2020 ikasturteko helburua. Datorren ikasturtera begira, unitate bakoitzeko bat izatea aurreikuste da.
HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA
Prestakuntzatik abiatuta, hiru hizkuntzen arteko "Erreferente femeninoak esparru desberdinetan" izenburua duen proiektua garatzen ari gara.