2018-2020
Usandizaga-Peñaflorida Amara BHI Donostiako Amara auzoko bi eraikinetan banatua dagoen ikastetxe publikoa da. Bertan 12 eta 18 urte bitarteko 1400-1500 ikasle inguru daude eskolatuak etapa desberdinetan banatuta: DBHn 750 gutxigora behera, Zereginetan Ikasteko Gelan 10-15, Batxilergoan 700 eta 35 Diseinu Grafiko Goi Mailako Heziketa Zikloa. Etapa hauetan hautazkotasun zabala eskaintzen da.
Irakaskuntzan euskara eta gaztelania dira oinarrizko bi hizkuntzak. Dena den, ez dira eskolan lantzen diren hizkuntza bakarrak. Gaur egun atzerriko hizkuntzen garrantzia kontuan hartuz, ikastetxea hizkuntza aniztasunean murgilduta dago ingelera, frantsesa eta alemanierarekin. Ingeleran maila txukuna bilatzen da eta zenbait irakasgai hizkuntza honetan eskaintzen dira. Frantsesa eta alemanieraren kasutan, oinarrizko maila eta ezagutza da bilatzen dena.
Ikasle askorenen jatorrizko hizkuntza gaztelania denez gero, euskara indartzea lehentasunezko helburutzat jotzen da. Izan ere, jakitun gara ikasle batzuen kasuan hezkuntza arautua dela euskararekin harreman gehien izaten duten esparrua. Zentzu honetan, eragile bakarra ez bagara ere, ezin dugu gure ardura arbuiatu.
Hizkuntza Proiektuaz gain, hurrengoak aurrera eramaten ari gara:
HBSP eta Bidelaguna
Agenda 21
Hezkidetza