HEZIKETA

JOLASAK

[1/6]

Esku magikoa

Ez gutxietxi zure eskuak duen boterea, esku "magikoa" bihurtu daiteke. Lehen saio honetan zure txakurrarekin duzun lotura estutzeko teknikei hasiera nola eman ikasiko dugu. Zure eskua jarraituz mugimendu desberdinak ikasiko ditu eta horrela, erlazio sendoago bat eraikiko duzue.

[2/6]

Erlazioa sendotuz

Zer moduz joan ziren lehen pausoak? Errepaso bat beharko duzu agian... Bigarren atal honetan esku magikoarekin aurrera jarraituz bi ariketa berri sartuko ditugu, apur bat zailagoak: "zortzi" eta "barrun". Gogoratu txakurrarekin partekatzen duzun esperientzi orok elkartu egingo zaituztela. Talde bat zarete!

[3/6]

Inguratu

Orain arte txakurra gure eskuaren kontrol esparruan menderatu dugu, baina gaurkoan pauso bat gehiago emango dugu: distantzia batera dauden objetuak inguratzen erakutsiko diegu. Pauso txikia da txakurrarentzat, baina jauzi ikaragarria gure txakur heziketarentzat!

[4/6]

Urrutiko aginduak

Hasi gara orainarteko lan guztien fruituak jasotzen! Aurreko saioan gure esparrutik apur bat urrundu genituen txakurrak eta gaurkoan, aginduak distantziara emango ditugu. 2m-ra dagoen txakurra menperatzeko gai bazara maisu bat ari zara bilakatzen. Txapeldun!

[5/6]

Dantzan

Salsa, Batxata, Merengea... Dantza mota asko ezagutuko dituzu, baina ziur ez duzula hau bezalakorik ikusi! Gaurkoan agindu xinpleak egitetik, mugimendu konbinaketak egitera pasako gara. Esku magikoarekin teknikarekin hasita, zure txakurrarekin koreografia bat nola osatu ikusiko dugu. Hasi dantzan!

[6/6]

Gaitasun Froga

Eta heldu gara amaierara! Aste hauetan ikasitako guztia munduarekin partekatzeko garaia iritsi da. Egingo ditugun sei froga desberdinekin, egunerokotasunean emango diren hainbat egoera simulatuko ditugu gure txakurrak nola jokatzen duen aztertzeko.