Txingudiko eguzki plakak 1. eta 2. maila-ko eraikinaren gainean kokatuta daude. Hauek, Txingudi Ikastola elektrizitatez hornitzen dute.
Txingudi ikastolako energiaren jatorria Iberdrola da. Iberdrola Euskal Herriko konpainia elektriko bat da, Iberduero eta Hidrola enpresen batzearen ondorioz sortua. Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxa eta ACS nabarmentzen dira. Egoitza nagusia Bilboko Gardoki kaleko 8. zenbakian dauka.
Agortu ezinezko iturrietatik iristen diren eta baliatzean kutsadurarik sortzen ez duten haiexek dira energia berriztagarriak. Txingudiko Zerbitzuak elkarteak kudeatzen dituen instalazioetan energia elektriko berriztagarria sortzen da hiru iturritatik abiaturik: ura (energia hidroelektrikoa), eguzkia (eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa) eta lohia, hondakin urak arazteko prozesutik sortua (biomasaren energia).
Sistema honekin urtegietako ur-soberakinen bitartez energia sortzen dugu, energia zinetikoa erabiliz. Txingudiko Zerbitzuak hiru zentral hidroelektriko txiki kontrolatzen ditu:
Txinzer web-guneko argazkiak.
Eguzki bidez ere lortzen dugu hainbat energia, eguzki plaka bitartez. Eguzki energia fotovoltaikoa eta eguzki energia termikoen bitartez lortzen dugu.
Argindarra sortzeko xedean, eguzki-erradiazioa modu aktibo batean aprobetxatzean datza. Teknologia honetan zelula fotovoltaiko deituak baliatzen dira, eta haietan erradiazioak elektroiak higiarazten ditu polo biko korrontea faboratzen duten materialekin tratatutako metalak kitzikatzean.
1997. urtean inauguratu zen, San Telmoko deposituan (Higerko Itsasargitik gertu), Txingudiko Zerbitzuak elkarteak abiarazitako aurreneko eguzki-energia fotovoltaikorako instalazioa. 2006. urtean beste bost instalazio berri gehitu zitzaizkion, orduko 6,7 kw sortzen zutenak, Irungo Iparragirre Garai eta Beheko, Ibaietako eta Buenavistako eta Hondarribiko Errandoneako edateko ura banatzeko deposituetan eguzki-energia aprobetxatzeko xedean.
Txinzer web-guneko informazioa
Energia honek zuzenean bihurtzen du eguzki-erradiazioa bero, eskuarki ur beroa sortzeko eta berogailuei eragiteko. Eguzki-energia fotovoltaikoa baino aurreratuago dago bere garapenean. “Berotegi-efektuaren” printzipioan oinarritua da, hau da, beroa jaso eta ez dio ihes egiten uzten: horretarako beroa bildu egiten du, isolatu, eta kolore beltza baliatzen du.
Txingudiko Zerbitzuak elkartearen egoitzan, Perujaran kaleko pabiloietan, eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Plantan ur beroa sortzeko bi zentral daude instalaturik, baita langileen aldagela eta komunetarako ura metatzeko depositu bat ere.