Gorputz Heziketa

Kaixo!

Egoera berezi honetan Gorputz Hezkuntzako mintegitik sedentarismoa ekiditeko asmoz, gutxieneko gomendio batzuk eman nahi dizkizuegu zuen seme-alabek jarrai ditzaten. Batere erraza ez bada ere, gutxieneko mugimendua eskatzen duten ariketa erraz, jolas eta abar egitea gomendatzen dizuegu. Hortarako esteka hauek bidaltzen dizkizuegu lagungarriak izango dituzuelakoan:

Animatu eta mugi gorputzak!

Ante esta situación tan especial, desde el departamento de Educación Física, han preparado unas recomendaciones que os aconsejan llevar a cabo con vuestras/os hijas/os para evitar el sedentarismo derivado del confinamiento. A pesar de no ser tarea sencilla, os recomendamos realizar un mínimo de actividad física mediante estos ejercicios y juegos sencillos. Para ello, os enviamos estos vídeos que esperamos que sean de vuestra utilidad.

¡Mucho ánimo y a mover el esqueleto!

BEROKETA:

ANTZARAREN JOLASA:

Antzara JOLASA

ANTZEZPEN ETA MIMIKA JOLASAK:

Objetu, sentimendu, lanbide... antzezpen eta asmakizunak.

PUNTERIA JOLASAK:

  • Boloak.

  • Toka jolasa plastikozko botila batekin.

  • Saski baloiko jaurtiketak pilota bigun batekin.

  • Lurrean marra bat egin eta pilotak jaurti ahalik eta hurbilen gelditu daitezen.

Hauek guztiak txapelketa moduan egin daitezke nahi izanez gero!

BORROKA JOLASAK:

  • Eremu txiki batean, anai arrebak batak besteari eremutik ateratzen saiatzea.

  • Pilota edo baloi bat batak besteari kentzen saiatzea, eremu beretik atera gabe.

  • Bestearen bizkarrak lurra uki dezan saiatzea judon bezala.

Jolas hauek ohe haundi batean egin daitezke ahal eta nahi izanez gero.

OREKA JOLASAK:


Erronka txikiak: hanka baten gainean 20 segundu irautea, bizkarrarekin bakarrik lurra ukituz 20 segundu irautea, ipurdiarekin gauza bera egitea ...

Twister jolasa:

EUSKAL ABESTI ETA DANTZAK:

Orkesta edo eskuen erritmoa kopiatu: lurrean denak apatx borobilean eserita, batek eskuekin erritmo bat jartzen du (banaka, bi eskuak batera, lurrean joaz, belaunetan, buruan…) eta besteek berak egiten duena egin behar dute erritmoa egiten saiatuz. Txandakatuz egingo dugu.

BESTELAKO DANTZAK:

JOLAS KOOPERATIBOAK:

Besarkada musikala: Musika bizia entzuten den bitartean, haurrek eta helduek jauziak emango dituzte eta modu librean arituko dira dantzan. Musika geratzean, berriz, (pertsona helduak geratuko du) haur bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu beharko du. Haur guztiak elkarri besarkatuta daudenean (pareak ez bagara, hirunaka ere besarka gaitezke), berriz ere musika jarriko da, eta parte-hartzaileak berriro hasiko dira jauzika eta dantzan, harik eta berriz musika gelditzen den arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute berriz ere. Horrela arituko dira zortzi edo hamar saio egin arte.


Xixarea puxikekin:

Leku batetik bestera puxika erori gabe taldean mugitzea.


ZIRKUITOAK:

Etxean zirkuito errazak egin daitezke oinez edo korrika egitekoak, irteera eta helmuga batekin: Aulkien azpitik pasa, lurretik arrastaka joan buruz gora eta buruz behera, ohean txiribueltak eginez, marra baten gainetik oinez oreka mantenduz, txingoka, bi hankekin batera jauzi eginez.

ERLAXAZIOA:

Erlaxaziorako abestiak:

“Yesoma” John Zorn

“Seduction” René Aubry