Ongi etorri guztioi Irrilai irratiko topagune honetara!
Irrilai irratia 2024-2025 ikasturtean martxan jarri genuen eta, gure ikastetxeko hezkuntza komunitatearen topaleku izatea du helburu.
Proiektu honetan, 3. eta 6. mailako ikasleek astero irratsaioaren grabazioa egingo dute podcast formatuan. Bertan, eskolako eguneroko albisteek, asteburuko planek eta dibertsiorako tarteek umore onez eta ilusioz beteko dituzte uhinak!
Gure ikasleek sortutako podcast horiek, guztion eskura izango ditugu espazio digital honetan.
¡Bienvenid@s al punto de encuentro de Irrilai irratia!
La radio Irrilai se puso en marcha en el curso 2024-2025 y tiene como objetivo servir de punto de encuentro para la comunidad educativa de nuestro centro.
En este proyecto, los alumnos de 3º y 6º realizarán semanalmente la grabación del programa de radio en formato podcast. Allí, las noticias diarias de la escuela, los planes del fin de semana y los espacios para la diversión llenarán de buen humor e ilusión las ondas!
Estos podcast creados por nuestros alumnos los tendremos al alcance de todos, en este espacio digital .
9. IRRATSAIOA
⬅️
⬅️
Astero bezala, ondoko dokumentuan aurreko asteko asmakizunen erantzunak aurkituko dituzue. Eta, aurreko astean bezala, aukera daukazue ere etxetik parte hartzeko.
Beraz, animatu eta parte hartu!
⬅️
Gure irratiko leloak dio: Irrilai irratia, zure irratia, gure irratia.
Lelo horren harira, etxetik jarraitzen gaituzuenoi aukera eman nahi dizuegu gurekin batera proiektu hau eraikitzeko.
Asmakizunen erantzunak, zuek asmatutako edo gustuko olerkiak, liburu gomendioak, asteburuko planak edo, dena delakoak gurekin konpartitzeko aukera zabaldu nahi dizuegu.
Horretarako, hemen duzue gure emaila: irrilai@tokialai.eus
(BURUARI ERAGITEN 3)
2025eko azaroaren 7a
Dagoeneko entzungai dugu Irrialai irratiko 4. irratsaioa.
Hirugarren irratsaioan bi asmakizun bota zizkiguten 3. mailako ikasleek.
Erronka horri zuetako 24k erantzun diozue eta zuen erantzunak sartu dituzue eskola sarrerako kutxan. Aupa zuek!
Baina...asmatu al duzue?
Arretaz irakurri ondoko dokumentua. Bertan dituzue asmakizunen erantzun zuzenak eta, zuek emandakoak.
ASMAKIZUNAK ERANTZUTEN ETXETIK PARTE HARTU NAHI BADUZU, HONAKO FORMULARIOA BETE:
https://forms.gle/HCbHAo2NgFTTUdk2A
2025eko urriaren 31a
Dagoeneko entzungai dugu Irrialai irratiko 3. irratsaioa.
Bigarren irratsaioan bi asmakizun bota zizkiguten 3. mailako ikasleek.
Erronka horri zuetako 11k erantzun diozue eta zuen erantzunak sartu dituzue eskola sarrerako kutxan. Aupa zuek!
Baina...asmatu al duzue?
Arretaz irakurri ondoko dokumentua. Bertan dituzue asmakizunen erantzun zuzenak eta, zuek emandakoak.
ELKARREKINTZAK SIUTZEN!
Ostiral arratsaldean, lehen hezkuntzako ikasleek elkarrekintzak izango dituzte. Maila desberdinetako ikasleek elkarrekin jolastu eta dibertitzeko aukera izango dute.
Elkarrekintza horien asmoa eskolako kohesioa sendotzea eta harremanak euskaraz sustatzea da.
Oraingoan, elkarrekintza, "Gau Beltza" ospatzen den egunean eramango dugu aurrera. Horregatik gau beltzarekin lotutako hainbat jardueraz disfrutatzeko aukera izango dute Siutzeko ikasleek.
2025eko urriaren 23a
Dagoeneko entzungai dugu Irrialai irratiko 2. irratsaioa.
Lehen irratsaioan bi asmakizun bota zizkiguten 3. mailako ikasleek.
Erronka horri zuetako 68k erantzun diozue eta zuen erantzunak sartu dituzue eskola sarrerako kutxan. Aupa zuek!
Baina...asmatu al duzue?
Arretaz irakurri ondoko dokumentua. Bertan dituzue asmakizunen erantzun zuzenak eta, zuek emandakoak.
URTARRILAK 17- 17 de Febrero
Irratiaren proiektuari hasiera emateko, Antxeta irratian esataria den Aitziber Zapirainen bisita izan dugu eskolan.
Ikasleekin arratsaldea eman du bere lanbidea azaltzen eta ikasleen galderak erantzuten.
Antxeta irratian lan egiten duen emakume euskalduna dugu Aitziber. 19 urte daramatza irrati munduan. Euskaraz bizi, hitz eta lan egitea argi zuen txiki- txikitatik eta horregatik kazetaritza aukeratu zuen lanbide.
3. eta 6. mailako ikasleak tarte goxo batez Aitziber Zapirainekin egon ziren eta galderak egiteko eta gomendioak eskatzeko aukera bikaina izan zuten.
Eskerrik asko, Aitziber!
Para dar comienzo a este proyecto, hemos contado con la visita a la escuela de Aitziber Zapirain, locutora de radio Antxeta.
Ha pasado la tarde con los alumno/as explicando su profesión y respondiendo a las preguntas de los alumno/as.
Aitziber es una mujer euskalduna que trabaja en la radio Antxeta. Lleva 19 años en el mundo de la radio. Desde pequeña tenía claro que quería hablar y trabajar en euskera y por eso eligió el periodismo como profesión.
El alumnado de 3º y 6º estuvo un buen rato con Aitziber Zapirain y tuvo la oportunidad de hacer preguntas y pedir recomendaciones.
¡Gracias, Aitziber!
Ikasleen artean, irratiaren izena aukeratzeko zabaldu den lehiaketaren bidez adostu dira gure ikastetxeko irratiaren logoa eta izena:
IRRILAI
El logo y nombre de la emisora de nuestro centro ha sido elegido a través del concurso para seleccionar el nombre de la radio entre el alumnado:
IRRILAI