*Irudietan klikatuz informazio gehiago jasoko duzue.
2022 ARTE ETA SORKUNTZA UDALEKU-IREKIAK IRUNEN
Irungo LEGALON T antzerki eskolak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako. 8-15 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako arte eta sorkuntza udalekuak. Jokoa eta esperimentazioa oinarri hartuz, arte espresio ezberdinak landuko dituzte. Antzerkia, plastika, musika, bideoa, eta beste hainbat.