Frontoi Kalea 3
20590 Soraluze
943899261
2026/02/03
Otsailaren 3an DBH 4ko ikasleek goiz osoko irteera izan zuten Zumaiara.
Hasteko, ALGORRI Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroko bi hezitzailek Flysch-ari eta marearteko bizidunei buruzko azalpenak eman zizkieten ikasleei Zumaiako Ubillos jauregian. Hamaiketakoa jan ostean, ikasleak oinez abiatu ziren Algorriko marearteko eremura, eta bertako bizidunak aztertu zituzten. Bukatzeko, Zumaiako Flysch-a bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Algorritik hasi eta San Telmo ermitatik igaroz Itzurun hondartzan bukatu zuten ibilbidea.
Eguraldia lagun, goiz polita pasatu zuten.
Ikasleak martxa onean
ALGORRI interpretazio zentroan
Flysha bertatik bertara
2025/10/08
DBH_3ko ikasleekin Espeleologia irteera izan genuen Mendi Federazioko Ramon eta Josurekin. Esperientzia ezin hobea izan zen gure barne beldurrei aurre egiteko. Zorionak denori!
Lurraren Bihotzeraino Bidaia
2025/10/03
DBH_4ko ikasleekin surf ikastaroa izan genuen urriaren 3an Deban, Yakoko lagunekin. Egun ederra pasa genuen Naturak eskaintzen digun aukera honekin. Aupa zuek!
2025/09/29
Astelehenak 29an, 2DBH-ko ikasleok Arabako bihotzean ezkutatzen den paisaia paregabe bat ezagutzera joan ginen, Añañako Gatz Harana. Hasieran lekua ezagutzeko ibilaldi bat egin genuen, monitoreak azalpenak ematen zituen bitartean.
Gesaltzan, 7500 urte baino lehenagotik, ur gazia historiako ondasun baliotsuenetako bat bihurtzen da: gatza.
Lekua guztiz jasangarria da, egurrezko, harrizko eta buztinezko 5000 terraza baino gehiagok egitura ikusgarria marrazten dutelarik, energia berriztagarriak erabiliz, eguzkia eta haizea. Gaur egun, gune kultural, turistiko eta gastronomiko gisa biziberritzen da antzinako jakintzaren lekuko.
Gatza egiten ere ikasi genuen, eta ikasleak lanean ibili ziren antzinako ofizioa ikasteko, baina lasai, gero merezitako atsedena ere eduki zuten eta bertan dagoen spa txiki batean hankak sartu zituzten.
Amaitzeko herriari bisita txikia eta hamaiketakoa egin ondoren, berriro autobusa hartu eta Soraluzera bueltatu ginenean, gatz zaku txiki bat eman genien egindako lanaren truke.
2025/09/15
Irailaren 15ean DBH1eko ikasle eta irakasleok Xoxotera irteera egin genuen. Goizen goiz Soraluzetik irten eta Madariaga auzotik abiatuta Xoxotera giro ederrean igo ginen. Bertan Inazio Deunaren irudian argazkiak atera, slackline-ean aritu, errokodromoan ibili… Primeran pasatu genuen.
Zoritxarrez, astelehena zenez, aterpetxea itxita zegoen. Ea hurrengoan zabalik harrapatzen dugun…
2025/05/19
Aurreko astean, maiatzak 13, DBH 3ko eta DBH4ko ikasle batzuk ETB 1eko Hamaika Entzuteko programan egon ziren. Hamaika Entzuteko programa Klaudio Landaren gidaritzapean aktualitate soziala ardatz duen saioa da. Hona hemen programan ateratako argazki bat.
2025/04/03
Hedatze orduetan, sukaldaritza tailerrean parte hartzen duten ikasleek webgune bat sortu dute. Bertan, tailerrean egindako errezeta bilduma egiten ari dira. Gustura ibiltzen dira ostegunero tailerrean. Hemen duzue webgunerako esteka.
2025/03/18
Sugar Ostolazak 15 urte ditu eta bigarren sailkatu da EAE-ko Filosofia Olinpiadetan. Martxoaren 28an estatuko finalean izango da Mallorcan. Hori dela eta, martxoaren 13an, Garikoitz Udabek eta Egoitz Unamunok Euskadi Irratiko Argi Ibili saioan elkarrizketatu zuten. Bestetik, Plaentxia.eus-ek herriko zurrumurruak gezurtatzeko sortu berri duen kanalaz ere jardun zuten. Eduki osoa entzungai dago Guau.eus plataforman (11:20 minututik aurrera).
Iturria: Plaentxia.eus
2025/03/10
Otsailaren 18an, 1. mailako ikasleak Arrikutzeko kobara irteera egin zuten. Bertan, bi taldetan banatu ziren eta haibat ekintza egin zituzten: kobazulora bisita, historiaurreko tailerra eta suaren erakustaldia. Gustura ibili ziren.
2025/02/25
Historiaurreko museoa ireki dute kiroldegiko erakusketa gelan 1.DBHko ikasleek. Bisitak antolatu dituzte Plaentxi eskola, Jendarte eta gurasoentzako. Museoan Paleolito, Neolito eta Metal Aroko aztarnen 45 erreplika eta osatutako fitxak daude ikusgai. Tartean, Soraluzeko dolmenen inguruan topatutako aztarnen erreplikak daude.
2025/02/14
Soraluzeko BHI Institutuko Sugar Ostolaza eta Irati Unamuno DBHko 4. mailako ikasleak finalista izendatu dituzte Euskadiko Filosofia Olinpiadetan. Espainia mailako txapelketa da hori eta EAEtik 400 ikasle aurkeztu dira olinpiadetara. Erkidegoko finalistetatik hiru joango dira Mallorcan jokatuko den finalera. Otsailaren 21ean, Legebiltzarrean jakinarazi dute zeintzuk joango diren EAEren izenean. Soraluzeko bi ikasleak “oso pozik eta super ilusionatuta” daude. Elkarrizketa barruan.
Albiste osoa eta elkarrizketa: Plaentxi.eus
2025/01/30
4.Mailako filosofiako ikasleak Espainia mailan egiten den Filosofia Olinpiadan parte hartu zuten urtarrilaren 24an. Aurtengo gaia zaintzak izan da. Eskerrik asko eta zorte on guztioi!
2024/09/30
DBH4koekin surf ikastaroa izan genuen irailak 25ean. Deban izan ginen eta egun ederra pasa genuen giro ezin hobean. Aupa zuek!