3, 4 eta 5 urteko geletan Calasanz ikastetxeak matematikak ikasteko Singapur metodoa jorratzen da. Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea eraldatzen du, kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita. Singapur metodoak matematikak pentsatzen irakastea du helburu. “Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez, erabilera eta azterketa bultzatzen da matematika-nozioak barneratzeko objektuen (kuboak, dadoak, zotzak...) manipulazioaz, irudien bidezko irudikapena abstrakzioan murgiltzeko.
Calasanz ikastetxean ezarritako ENCODIGO metodoa neuropsikologiak bultzatutako lan garrantzitsu baten ostean jaio da. Gelan ezarritako teknologia berrien erabilerak ikastea eta irakurketaren automatizazioa ahalbidetuko ditu. Encodigo metodoak irakurtzen ikasteko proposatzen dituen jolasak eta ikus-entzunezko ariketak lantzeko, ikasleek arbel digitala dute teknologia berri hauen erakusle.
Encodigo onuragarria da ikasle guztiekin, bai motibatzeko duen gaitasunagatik, bai ematen duen multisensorial-laguntzagatik. Eta onuragarria ere bada irakurtzen hasteko zailtasunak dituzten ikasleekin.
Haur Hezkuntzan Aucouturier Eskolako psikomotrizista batek psikomotrizitatean agintzen du. Bernard Aucouturierrek sortutako metodologia hau esparru egokian askatasunez jolasean aritzen den haur baten adierazkortasunean oinarrituta dago. Haurrek askatasuna dute jolasteko, salto eta korrika egiteko, eraikitzeko, igotzeko...
Momentuko emozioak kontuan hartuta, mugimendua adierazteko, eroso sentitzeko, harremanatzeko era aukeratzeko eta jokatzeko. Jolasa eta besteekiko zein objektuekiko hartu-emanaren bidez, haurrak heldutasunean aurrera egiten du. Metodo honek goiz aurreikusten du haurrengan antzeman daitezkeen zailtasunak.
Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu. Ulermen proiektuetan ikasten da pentsatzeko sortutako ihardueren bitartez, batez ere. Horretarako ohiturak, trebeziak eta pentsamendu-giltzak erabiltzen dira, Harvard unibertsitatean sortutako Zero Proiektuko Visible Thinking delakoaren tresnak, alegia.
Ariketetan eta ihardueretan ohiturak eta pentsamendu-trebeziak sartzen dira, eta hauen bidez ikaslea gauza da pentsatzeko, ideiak lotzeko, gai batetik ideia nagusiak bilatzeko, ondorioak ateratzeko, problemak ezagutu eta ebazteko... Ondorioz, iharduerak askatzeko pentsatu behar dute.