Octubre/urria

Iraila amaitu da eta egokitze aldiari agurra esaten diogu.

Hemen gaude poz-pozik urte batekoak lehenengo egunak martxan jartzen.

Lagun berriak elkar ezagutzen dugu eta eguneroko gauzak egiten dugu klasean, besteak beste,

jolasten, gailetak jaten eta ura edaten. Lehenengo errutinak ikasten ari gara, horrekin batera bizitzan mugitzeko ohitura eta trebezia garrantzitsuak ikasten dira.

Kaixo!

Gu Iera, Aritz, Gabriel, Sasha, Ainhize, Neizan, Laia B, Laia S, Eder eta Luken gara.

Hona hemen gure lehenengo egunetako argazkiak.

Psikogelan primeran pasatzen dugu koltxonetetan salto egiten, pilotekin jolasten, oihalen atzean izkutatzen….

Hamaiketako ordua heltzen denean irrikitan gaude, ume guztiak aulkietan esertzen gara fruta jateko. Zein goxo dagoen!

Eguraldi ona aprobetxatuz patiora irten gara, zein ondo gauden gure etxetxoan!

Zein ondo pasatzen dugun!

Korroa

Egokitze aldia pasa eta gero hasi gara erretinekin korroan. Gaur izan da gure lehenengo eguna korroan jesarrita. Oraindik ez dakigu zer egin behar dugun hemen jesarrita baina momentu oso interesgarria eta dibertigarria igaro dugu.

Hamaiketakoa

Hamaiketako momentua asko gustatzen zaigu. Gaur asteartea da eta ogia ekarri dugu. Batzutan norberak ekarri duena ez dugu jaten lagunarena nahiago dugulako. Tripa ondo bete eta gero mugimenduan jarrai dezakegu.

Jolasa

Gelan hainbat material ditugu eskura, gaur egurrezko blokeekin eta animaliekin batera jolastea aukeratu dugu.