Joseba Mikel Ugalde Erauzkin 'Urertze'  (Bermeo 1956)

Hasieran, kosterrezean idazten hasi nintzen, herriko hitzak, esaerak eta izaerak arrantzatzen. Herritik hartutakoa, herriari oparitutako liburu batean bihurtu zen. Herriko hitzak, esaerak, kantak, asmakizunak, eta bitxikeriak, gaiaren arabera sailkatuta sareratu nituen.
Beraien kalatxoa, 'Ai gure Bermio' webgunea da, eta bertan, liburua irakur liteke.   2010

 * Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Gero, haratago zegoena ezagutzeko asmoz, apur bat urrundu nintzen. Zuhurtziz egin nuen arraunean, kostaldea bistatik galdu barik, badaezpada ere. Nire itsaso sakoneko gogoetak azaltzeko, zerbait asmatu behar izan nuen, eta hala sortu zen Antonio Agirre 'Urertze'', maisu ahaztezin hura. 

Nire lehen hiru liburuak, trilogia bat osatzen dute, 'Urertzeren trilogia'.


URERTZE METODOA


Gazteen hezkuntzan, ikasle bakoitzaren irudimena eta askatasuna lantzeko, talde-lana bultzatzea bezain garrantzitsua, banakako lana sustatzea da. Lanen kalitatea eta aniztasuna, modu didaktikoan eta objetiboan baloratu behar dira, baina lanen plazaratzea edo klaseratzea ahaztu egin gabe. 

Funtzezko printzipio horietan oinarrituta, idaztea eta kontatzea kontzeptuak lantzeko, metodo honek, irakaskuntzako irakasgai teknikoetako klaseetan, literaturarako denbora tarte txiki bat gordetzea proposatzen du, horrela, ikaslearen irudimena, autoestimua eta hitz egiteko ahalmena indartuz, ikasgai teknikoen kontzeptu abstraktoenak bereganatzeko ahalmena ere finkatzen delako. 

Metodo hau praktikan jartzerakoan, umorea erabiltzen bada, emaitzek gorena lortzen dute, izan ere, hauspoak sua indartzea bezain kontu logikoa delako.

                                                                     .......

Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua, Urertze metodoaren adibide praktikoa da, eta Lazunen izariaz  liburua, eta Ez da gauza bera bloga, hezkuntzan umorea erabiltzearena.


                           ______________________________________________________________

Hirurehun eta hamar segundo haiek           2012

.

'Collagekera' (Collage+Saiakera) honetan, kolore eta norabide ezberdinetako gogoetak lotzeko, 'Urertze' maisua kate gisa agertzen da, bere metodoa, modu praktikoan jarriz. 

 * Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Igor Estankonak, Deiako Ortzadarrean liburuari egindako kritika >    Irakurri

Elkarrizketa >>>>>>>>>>>  Booktegin


Urertzeko mamarrua         2013

Lan hau, aurrekoaren hildotik doa, 'Urertze' maisuaren uberan. Koldo Lopategi 'Mamarru'k, ' gogoan ditu Urertzeren irakaspenak, eta zerbait irakurtzen, ikusten edo entzuten duenean, haretaz edo hark eraginda, beste zerbaitetaz idazteko gogoa izaten du. Maisuak bezala, beti koaderno laranja batetan. * Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan elkarrizketa >>> Entzun                                 

Elkarrizketa 'Uberan' >>>  Irakurri

Elkarrizketa 'Busturialdeko HITZA'  >>>  Irakurri


MUAKISS               2014

Liburublog postikatu eta interaktibo hau, 'Urertzeren Uberan Collagekera' bildumatxoaren edo trilogiaren azken atala da. Oraingoan Urertzetarrek, teknologia berriak erabiliz, beraien gogoetak eta ateraldiak, sarean eskegiten dituzte. 

* Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan elkarrizketa >>  Entzun

Elkarrizketa 'Uberan'  >>>   Irakurri

_________________________________________________________________________________________________________


Hurrengo bi liburuak, Enara eta Eneko bilobei eskainiak, 'Biloben bilogia' osatzen dute. 

Mesedez itxi atea          2021

Urteak pasatu ziren, eta oraindik kontatzeko gogoarekin banenbilen ere, Enara bilobaren etorrerak erabat eklipsatu egin ninduen. Harekin izandako bizipenak bultzada eman zidaten, eta oroitzapenak idazten hasi nintzen. * Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Euskadi Irratia 'Arratsean' >> Entzun      -    Bizkaia Irratian elkarrizketa >> Entzun     

Elkarrizketa 'Busturialdeko HITZA'  >>>    Irakurri


Naizen artean          2022

Ez nuen aurreikusten beste ezer idaztziko nuenik, baina Eneko biloba bidean zela jakin bezain laster, nire oroimena martxan jarri zen, nire iraganeko bizipenak berreskuratzen, eta baita Enekori, bera amatxoren sabelean zegoela, bizi izan zituen zenbait gertakari kontatzeko.

* Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Elkarrizketa 'Busturialdeko HITZA'  >>>  Irakurri

Euskadi Irratia 'Baipasa'  >>   Entzun

___________________________________________________________________________________________________________


Liburu honek, nire ibilbideari amaiera ematen dio. Nire hileta literarioa da.


Lazunen izariaz - Kontakizun irritsuak     2024  


Liburu honen hasieran, amaiera mezu bat dago, eta bere amaieran, hasiera bat ere bada. Poeta errusiar batek esana da, 'Bizitza, beltza barne duen ortzadar bat da', eta hori dela eta, lan honetan beltzaren muinetik koloreen muinoetara bidaia proposatzen da. Kontakizun irritsuak dira gehien bat, hitz-jolasak eta ateraldiak, umorea eta euskara uztartzeko sortuak.

* Liburua irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

Markos Zapianen hitzatzea, Eibar.org    >>  Irakurri

Euskadi Irratia 'Baipasa'  >>   Entzun

Elkarrizketa 'Busturialdeko HITZA'  >>>  Irakurri

Jon Kortazarrek, Correon - Territorios atalean, liburuari egindako kritika - Irakurri

___________________________________________________________________________________________________________


Lan hau, nire hileta literarioa iragarri ondorengoa da. Nire hilarri irribera.

Ez da gauza bera   Hitz-joko fonetikoak      2025

* Blog hau irakurtzeko, izenburua klikatu behar da.

___________________________________________________________________________________________________________


                         Bestelakoak


Urerccina Mamarruttiren poesia  -   Poesia recitata in lingua basca    

* Entzuteko, izenburua klikatu behar da.


________________________________________________________________________________________________



Irudi tatuatuak

Ahuleziaren hesi artean bizi naizenez, hitzak iraulkatzen eta iraulkatzen ibiltzen naiz. Hitzek lurra jotzen dutenean, begi bat ixten dut, eta hartzen duten itxura gustatzen zaidanean, argazki bat atera, eta esaldia egina dago. Tarteka, atseden gisara, kontrakoa ere egiten dut, hau da, argazki bat klikatu edo nonbaiten aukeratu, eta gero, hari ondo datorzkion hitzak bilatzen hasten naiz. Kasu honetan ere, begia itxi egiten dut. 

Irudi hauei, 'Irudi tatuatuak' deitzen diet, marinel zahar baten besoa gogorarazten didatelako. Irudiek ez dute inongo haririk, irudi bakoitzak bere esanahia du, bere momentua eta bere tatuaia. Tatuaiak ikusteko, izenburuaren jotzea nahiko da.


 * Irudiak ikusteko, izenburua klikatu behar da.

___________________________________________________________________________________________________________



gurebermio@gmail.com

                           Joseba Mikel Ugalde Erauzkin

                                                  Bermeo