Gune honek Hizkuntzen Portfolio Europarra tresnaren esperimentazioan (2006-2010) parte hartu zuten EAEko zenbait ikastetxek sortutako materialak biltzen ditu.
Horrez gain, portfolioaren ezaugarriak eta hura baliatzeko ideiak eta baliabideak helarazi nahi ditu.
Ikaskuntza aktiboan oinarritutako metodologiari laguntzeko autoebaluazio tresna da. Ikaslearengan hausnarketa sustatu nahi du, eta, hala, autonomia eta autorregulazioa garatzen lagundu.