Emakundek aurten abian jarri duen kanpainak aukera ematen digu ikasleekin etxeko eginbeharretan eta zainketa-ereginetan erantzukidetasuna lantzeko. Prestatu dudan lan proposamenak Berdinometroa du izenburua eta Gazteak Berdintasunean 2.0 materialaren jarduera egokitua da.
Gaiari denbora gehiago eskaini nahi badiozue:
Etxeko lanen banaketa. Ahotsak ikasgelan materiala
Etxeko lanen banaketa aurreko belaunaldietan nolakoa izan den ezagutzeko
Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektuak eskaintzen duen bideojokua erabili dezakezue.
Zaintzak plazara! STEILASen UD (2019)
Bideberri BHI: M8 argazki txapelketa.
Telesailak, realityak eta ipuinak aztertzen. B02 Berritzegunearen lan-proposamena. HH-LH-DBH
STEILAS: Kurrikuluma dekolonizatzen UD.
Emakumeoi biolentzia askok gurutzatzen gaituzte, arrazakeria da horietako bat da eta horren oinarrian kolonizazioa dago.
2021eko Martxoaren 6an EHKO Emakumeen Mundu Martxak V. ekintza internazionalaren itxiera ospatuko du Irun-Hendaiako mugan.
Bertan, mugak, migrazioak eta transnazionalak landuko dituzte idatzi duten txosten batean oinarrituta.
Kontzeptu horiek eskoletan lantzeko proposamena duzue ondokoa.
Oriarte BHI
DBH 3 eta 4 eta batxilergokoekin arratsaldeko bi saio hartuz.
4-5 ikasleko taldeak egin ditugu maila eta talde guztietakoak nahastuz galletak eta txokolatea tartean (world cafe egokitua).
Ikus Proposamena
1. Sarrera
2. Feminismoaren olatuak historikoki: bideoa ikusi eta eztabaidatu
(Bideoa gaztelaniaz da, baina azpitituluak euskaraz jar daitezke)
3. Horma ikusezinak, matxismoaren arrakalak: bideoa ikusi eta eztabaidatu
4. Gaur egungo musikaren letra: bideoak ikusi eta eztabaidatu
Emakumeak irradakan dantzan (Ana G. de Txabarriren bidez)
'Irradaka' edo 'irraidaka' hitzaren esanahia borobilean dantzatzea da.
2018ko martxoaren 8an, eskutik helduta eta dantzan ospatu zuten Iruñean mugimendu feministak deitutako greba eguna. Iruñerriko hainbat dantza taldetako emakumeek eguerdian Sarasate pasealekuan dantzatu zuten ekitaldirako atondutako irradaka, Atzo goizean doinuan oinarriturik.
Urtebete beranduago, 2019ko martxoaren 8an, Eibarren ere irradakan dantzatu ziren Emakumearen eguneko ospakizun eta aldarrikapenean. Arragueta kalian herriko kanta ezagunaren doinua eta O bella ciao iraultzailea baliatu zituzten Untzaga plazan egindako irradaka jendetsuan.
2020ko martxoaren 8rako Beasainen esku-dantza irradakan egiteko deialdia egin dute. "Borobilean eta eskutik helduta dantzatzea oso indar handiko irudi eta sinbolo unibertsala da, egun horretarako egoki egiten duena. Oso erraza eta edonork egiteko modukoa!" diote deialdian.
Hezkidetza mintegikideek ikastetxeetan gogoeta egiten lagun dezakeen jarduera bat proposatzen digute martxoak 8a ospatzeko:
STEEILAS: "Martxoak 8, emakumeok planto"
#EmakumeokPlanto web orria
Unitate Didaktikoak emakumeek historian egindako borrokak ezagutzera eman nahi dizkie ikasleei, eta agerian utzi nahi dute emakumeen produkzio eta ugalketa lanik gabe mundua paralizatuta geratuko litzatekeela.
Lan proposamena DBH 4 eta batxilergorako:
'En la brecha' RTVE dokumentalak lan munduan dauden genero desberdintasunak salatzen ditu. Lanbide "maskulinizatuetan" aritzen diren zazpi emakumeen ereduak eskaintzen dira:
Zazpi emakume horiez gain, beste emakumeen testigantzak jasotzen dira sei gai-multzoetan sailkatuta:
mikromatxismoak - soldata - lidergoa - jazarpena - amatasuna - erreferenteak.
Beste proposamen bat: 70 películas sobre la situación dela mujer en el mundo (2014), tertulia bat egiteko.
Etxeko lanak partekatzea:
Generoa eta kulturartekotasunari buruzko hausnarketa proposatzen dute Hezkidetza mintegikideek martxoak 8 ospatzeko
Hamaika kultura eskubide berberak Todas distintas y todas iguales en todas las culturas
Beste bideoa: Hiyab
Hezkidetza mintegiaren proposamena: Ames ezazu! ¡Imagínalo!
Beste proposamenak:
Gizonezkoek gero eta gehiago hartzen dute parte etxeko lanetan artikulua (2016-02-27)
Global gender gap 2015 berdintasunean munduko herrialdeen "notak" ikus daitezke
Loreak filma.
Sufragistak filma
Sufragistak Pelikula ikusi aurretik eta ondoren lantzeko gidoia, Felipe Tejedor-en bidez.
Sufragistak Pelikula lantzeko proposamena eta burruka luzearen kronologia laburra, Ana Gonzalez de Txabarri-ren bidez
1. Publizitatea aztertzea (Hezkidetza taldearen proposamena, egokituta
Tutoretza saioa
Sarrera:
Publizitateak sexismoaren tranzmizioan eragina badu? Bideo honetan Saarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambiraine ikasle kanadarrek, gizon eta emakumeen gorputzak eta rolak iragarkietan nola islatzen diren azaltzen dute. (euskaraz)
Patxi Juaristiren artikulua: Gaur eguneko publizitate sexista eta Begira komisioaren helburua
Talde lana: iragarkiak aztertu (fitxa) eta ondorioak gelari aurkeztu DBH3
Gelako ondorioak ormirudietan irudikatu daitezke (Plastika), Blog batean argitaratu (Hizkuntzak), sare sozialetan zabaldu (Tekno-Infor)...
Hezkidetza orriko Publizitatea atalean aukera gehiago dago. De qué habla BEGIRA cuando habla de sexismo en la publicidad? gidan iragarki sexistak identifikatzeko pistak aurkituko dituzue,23. orrian.
2. Filme bat aztertzea: Material ugari dago.
Mujeres y nuevas representaciones pelikulak online ikusteko aukeraz gain, gidak ere aurkituko dituzue: Yo soy la Juani; Nacidas para sufrir; Las mujeres de verdad tienen curvas; Molaadee (Protección); Mujeres de El Cairo; El domingo si Dios quiere.
Documentales TV Igual-es:
Ellas... se mueven: por tierra, mar y aire. (1:01:34) DBH1
Ellas... piensan y crean: mujeres científicas, intelectuales... (55:14) DBH2
Ellas... compiten: mujeres en deportes de alta competición. (56:17) DBH1
Ellas... construyen y reparan: mujeres albañiles, capataces....(54:37) DBH2
Ellas... se arriesgan: Mujeres bombero, militares, policías...(54:30) DBH3
Ellos.... también: hombres en trabajos femeninos (56:23). DBH3
3. Historia: zergatik martxoak 8a?
Una caza del tesoro para conocer el origen y el sentido de la conmemoración del 8 de marzo
Martxoaren 8a dela eta, monografiko bat prestatu du aurten STEILAS sindikatuaren Emakume Idazkaritzak. Ekimen hau kide eta lagun bolondres desberdini esker gauzatu ahal izan dute. Egungo errealitatearen isla txiki bat besterik ez da, denon lana ezinbestekoa dela adierazten duen isla. M8Monografikoa
Asier Bagliettok, Zarautzko Berritzegunean "Hezkidetzari buruzko saioan" erakutsi zuen aurkezpena hausnarketarako oso interesgarria (2015/02/05) Aurkezpena
4. Mundua gaur: Malos lugares para ser mujer. India, China, Méjico, Africa, Paises árabes. Artículos de El Pais 2013
5. Sare sozialak erabiltzea
Twitterren etiketak #martxoak8 ; nazioarteko etiketak: #women'sday #makeithappen #painitpurple
#bilioibatbesarkada kanpaina ezagutzea (IES Hernani) eta parte hartu; berdintasuna lantzeko beste kanpaina bat proposatu (ez du sare sozialetan izan behar)
@M8_egunero_da Twitterreko kontuan dauden mezuak ikuzkatzea.
6. Bideo laburrak aztertzea
Ponte el delantal: 2013ko Beldur Barik lehiaketan parte hartu zuen.
"International Women's Day" argazkiak
"Gaur ez zaitut entzungo" abestiarekin Olaia Aretxabaletak irabazi zuen Bilboko Udalako Berdintasun Sailak antolatutako lehiaketa. Abestiaren letra irakurtzeko hemen klikatu.
Emakumeen beldurrak: Atrévete, cambia
"7 mujeres, 7 paises, 7 historias". ¿Qué derechos tenía la mujer en cada década, desde 1910?