Berriak

ORIENTASARE Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko orientatzaileen sarea da.

Atal honetan Hezkuntza Orientazioaren eremuan dauden albisteak aurkituko dituzu. Bertan zerbait argitaratu edo argitu nahi baduzu, orientasare@gmail.com-era mezu bat bidali.
CHROME nabigatzailea erabiltzea komeni da.

USE EMAITZAK ETA EHUn MATRIKULA

publicado a la‎(s)‎ 16 jul. 2020 1:43 por Rosa Ortega   [ actualizado el 16 jul. 2020 1:43 ]

Lehenengo datuen arabera, @upvehu ra sartzeko probara aurkeztu diren 11.654 Batxilergoko ikasletatik 11.338k gainditu dute USE, % 97,29k. 

Probaren batezbesteko nota 7,02koa izan da. 

Iazko USEn portzentajea % 97,53 izan zen eta batezbesteko nota 6,65ekoa.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. 


1. onartuen argitaratzea uztailaren 25ean eta matrikulak 27tik 30era. Ikus egutegia
















Matrikulari buruzko argibideak bideo honetan

2020-21 IKASTURTEA ANTOLATZEA

publicado a la‎(s)‎ 23 jun. 2020 4:07 por Rosa Ortega

Gaur atera da 
Ikastetxe Publikoetan 2020-21 ikasturtea antolatzeko ebazpena 


Ebazpen horretan aipatzen diren zenbait dokumentu eskura izatea komeni da. Irudi honen gainean klikatuz, mapa interaktibo batean aurkituko dituzue.

 https://sites.google.com/site/orientasare/_/rsrc/1592898860597/ikasketak-1/oinarrizko-hezkuntza/screenshot-www.berrigasteiz.com-2020.06.23-09_53_33.png?height=500&width=457

USE: KONTUAN HARTZEKOAK

publicado a la‎(s)‎ 17 jun. 2020 0:25 por Rosa Ortega

Aurten Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (Selektibitatea) uztailaren 6tik 8era izango da Euskal Herriko Unibertsitatean, ohiko deialdian. Ezohiko probak uztailaren 20tik 22ra izango dira.



2. Nota kalkulatzeko azalpenak

3. Matrikularako tramiteen egutegia

IKASTURTEA AMAITZEKO PROPOSAMENAK

publicado a la‎(s)‎ 15 jun. 2020 2:06 por Rosa Ortega

Ikasturtea bukatzear dago baina aurten ezin izango ditugu aurrez aurreko ekitaldirik antolatu. Kurtso baten itxiera garrantzitsua da denontzat, ordea. Hare gehiago etapa baten bukaera bada. 

Pilar Etxeberriak ideia batzuk bildu ditu horma-irudi birtual batean. Panel horretan zuen ideiak ere elkartrukatzeko prestatuta dago. Nik dagoeneko ekarpen batzuk egin ditut. Ea baliagarriak diren!

Hecho con Padlet

LH ZIKLOEN AUKERAKETA: BERDINTASUNA?

publicado a la‎(s)‎ 10 jun. 2020 4:37 por Rosa Ortega

EUSTATEk martxoan argitaratu zituen datuen arabera, Lanbide Heziketako zikloetan neskak eta mutilak garbi bereizten dira.

Badirudi neskek besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituztela; mutilek, berriz, teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak. Begira grafikoa!!!!! Ziklo maskulinizatuak eta feminizatuak daude. Noiz arte?

LANBIDE HEZIKETA: SARBIDE PROBAK

publicado a la‎(s)‎ 19 may. 2020 5:16 por Rosa Ortega   [ actualizado el 22 may. 2020 4:52 ]

ADI! Maiatzaren 22an sarbide proben egutegia aldatu da:
  • Salbuespenen behin behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: maiatzak 26 arte 
  • Salbuespenen behin-betiko zerrenda: maiatzak 29 
  • Azterketen egunak: ekainak 8 eta 9, 16:00etan
  • Behin-behineko emaitzak: ekainak 24
  • Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: ekainak 24 eta 25 
  • Behin betiko emaitzak: ekainak 30 
  • Ziurtagiriak: ekainaren 30etik aurrera
Azken urteetako proba horien ereduak bildu ditugu

LANBIDE HEZIKETAN IZENA EMATEA 2020-21

publicado a la‎(s)‎ 17 may. 2020 23:11 por Rosa Ortega   [ actualizado el 1 jun. 2020 2:46 ]

https://sites.google.com/site/orientasare/berriak/lanbideheziketanizenaematea2020-21/descarga%20(15).png

Eskabide berriak aurkezteko epea: Ekainaren 1tetik 19ra bitartean. ON line izena emateko IKASGUNEA ataria erabili behar da.

Nahi beste aurreinskripzio egin daitezke, ez dago mugarik. Zenbat eta eskaera gehiago egin, orduan eta aukera handiago dago plaza bat lortzeko. Horregatik, gutxienez, 10 eskaera egitea gomendatzen dugu.

Aurreinskripzioa egiten ez dutenak 2. ez ohiko fasean (iraila-urria)baino ezin izango dira matrikulatu eta bakar- bakarrik esleitu gabe gelditu diren plazetan.

MUSIKA, DANTZA ETA ARTE DRAMATIKOA: SARBIDE PROBAK

publicado a la‎(s)‎ 11 may. 2020 4:01 por Rosa Ortega   [ actualizado el 12 may. 2020 7:47 ]

Aurten Musika, Dantza eta Arte dramatikoaren sarbide-probetarako izen ematea maiatzaren 11tik 26ra izango da.

DANTZERTIk Jardunaldiak online antolatuko ditu 2020ko maiatzaren 16an eta 23an, 11:00-12:00.

Sarbide probetan eta/edo informazio jardunaldiaetan izena eman nahi dutenek  administraritza@dantzerti.eus helbidera email bat bidali behar dute.
Bideo-konferentzia baino ordu erdi lehenago, esteka bat bidaliko da ZOOM plataformaren bidez.               + Informazioa

ESKOLARA ITZULTZE MAILAKATUA

publicado a la‎(s)‎ 7 may. 2020 4:09 por Rosa Ortega   [ actualizado el 15 may. 2020 7:49 ]

Cristina Uriarte sailburuak eskolara itzultzeko aurreikuspenak azaldu ditu. Osasun egoerak aukera ematen badu, itzultzea mailakatua izango da:
 
Maiatzak 18an   Atzeratu da
Batx 2. mailakoak, 
Lanbide Heziketako GM 1 eta 2; EM 2; OLH 2

Maiatzak 25ean
DBH 4
Batx 1. mailakoak
Lanbide Heziketako EM 1

Maiatzak 28an
OLH 1

Osasun neurri zehatzak hartuko dira:
                          • Ikasleen arteko distantzia 1.5m
                          • Maskara
                          • Sarrera eta irteera
                          • Atsedenaldia txandaka
                          • Jangelarik ez
                          • 5 orduko ordutegia jarraian
Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera   / Vuelta a las aulas 20-05-07

1-10 of 181

Comments