MUSIKA
Euskaraldia 2022
01.- Euskaldunaren kupo hori dut betea
esanekoa izan eta bakea
Aski al da “maite dut” ozen esatea?
euskaraz bada zerbait hitzekoa izatea.
Esazu hitz bat ta sendotuko naiz/ hitz bakar batek sua pizten du maiz
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
Zu etxerako ta zu kalerako/ jolaserako eta lanerako
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
02.- Sagarra dugu “manzana” ta ikatza da “carbón”
“charbon” dugu ikatza ta sagarra “pomme”.
Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon?
Beti toki berean ezin gintezke egon!
Esazu hitz bat ta sendotuko naiz/ hitz bakar batek sua pizten du maiz
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
Zu etxerako ta zu kalerako/ jolaserako eta lanerako
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI
Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses…
nire erabaki ta nire borondatez
banoa aspaldiko desioa betez
agur aita ta ama, ondo bizi bitez…
EEEEEUSKARALDIA!!!
Erronka hau jo, ez gorde golkoan/ garaipen txiki asko da jokoan
MARTXAN IPINI AHO TA BELARRI/ ARI ENTZUN, ENTZUN ARI (BIS)