11 KANTATZEKO Bertsolaritza eta literatura uztartzen dituen lan berezia da. Betiko bederatzi ipuin (Hiru Txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Zazpi Antxumetxoak, Pinotxo, Txitxirio Txiki, Hamelingo Txirularia, Edurne Zuri), eta Euskal Herriko eta Catalunyako (Oñatiko Jentilak, Sant Jordi eta herensugea) kondaira bana biltzen ditun proiektua da.
Hezkuntza material honen egileak hauek dira:
Urko Egaña: Ipuin klasikoak bertsotara moldatu duen bertsolari azpeitiarra
Olatz Amozarrain: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko musika andereinoa, musika moldaketen arduraduna. Karaokean entzuten den zeharkako txirularen jotzailea. 'Hamelingo txirularia'ren doinuaren egilea
Oskar Estanga: bertsolari nafarra, musika grabaketa eta moldaketen arduraduna
Leire Derteano: oñatiar marrazkilaria, akuarelaz egindako marrazkien arduraduna
Antton Iztueta, Altzon bizi den abaltzisketarra, marrazkiak bideora bihurtu duen arduraduna.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN AURKITUKO DUZU.