MUSIKAREN HISTORIA INGELESEZ KONTATUTA.
MUSIC IS INTERNATIONAL!!!
(Iturria:BBC.Dara O Briain_s Science Club)
MUSIKAREN HISTORIA ezin da guztiz azaldu. Musikagile ugari ezagutzen ditugu, eta batzuetan zaila da garai konkretu batean kokatzea. Hemen adibide gutxi batzuk baino ez daudela kontutan hartu eta bertan ipini ditudan garaiak Historian kokatzeko baino ez dira.
Musikagile esanguratsuen istorio eta pasarteak Sheila Blanco abeslariak prestatutako bideoak jarraian dituzue.
Ahoa itxi, belarriak prestatu, adi zer esaten duen abestiaren letrak!!!
BARROKOA
XVII eta XVIII. mendeetan mugimendu hau ezagutu zen. Bertan, musikagile ugari aurki ditzakegu. Besteak beste, ANTONIO VIVALDI .
Ezagutzen duzu? Hemen daukazute berak konposatutako UDAZKENAren zatitxo bat.
Jarraitu musika irudien bitartez eta gozatu.
Musikari handiekin jarraituz JUAN SEBASTIAN BACH en txanda da oraingoan.
Zuekin J.S. BACH !!!
GEORGE FRIEDRICH HÄNDEL musikaria. Zerbait badakizu honen inguruan? Gehiago ezagutu nahi?
Ea zer iruditzen zaizun G.F. HÄNDELen pasarte musikal hau.
KLASIZISMOA
Nork ez du ezagutzen WOLFANG AMADEUS MOZART musikari handia? Gehiago jakin nahi? Dakizuna birpasatu nahi?
Aurrera W. A. MOZART !!!
ROBERT SCHUMANN eta CLARA WIECK, CLARA SCHUMANN bezala ezaguna, lan handia egin zuten musika munduan.
Clara oso pianista, konpositore eta irakasle ona zen . Zeresan handia eman zuen bere garaian.
Hona hemen omenaldi gisa bideotxo bat, zuekin C. SCHUMANN handia!!!
Garai honetan Strauss familia aipatu beharrean gaude. Familia kideetako bat JOHANN STRAUSS izan zen.
J. STRAUSS balsa entzun dezakezu!!!
IMPRESIONISMOA
Klasizismoa atzean utzita, IMPRESIONISMOAren garaia iritsi zen. CLAUDE DEBUSSY izan zen garai hartako musikari ezagunetariko bat. Entzun, entzun...... C. DEBUSSY
JOSEPH MAURICE RAVEL ezin aipatu gabe utzi. Ea ezagutzen dituzun bideoan azaltzen zaizkugun pasarteak.
3,2,1......M. RAVEL
NAZIONALISMOA
XIX. mendean tokian tokiko musika egiten zen, talde bat sortu zen "Bosteko Taldea" (BORODIN, MUSSORGSKY edo RIMSKY KORSAKOV, besteak beste) .Jarraian entzungo duzun PIORT ILLICH TCHAIKOVSKY errusiarra garai hartakoa zen baina bere musika ez zetorren bat garai hartako musika ezaugarriekin.
Entzutea nahi? P. I. TCHAIKOVSKY
IKASLEEN LANAK
2012-2013 IKASTURTEA
LH 1.B-ko ikasleek marrazki batzuk egin zuten, Haydn-en "Erlojuen Sinfonía" oinarritzat hartuta. Zer nolako artistak eginak dauden ikustea nahi? hementxe duzu muntaiaren bideoa.
LH 2.B eta LH 2.C eginiko marrazkiekin muntai bat egin zuten. Musika J.Haydn-en "Jostailuen Sinfonía" da. Ea gustuko duzuen egindako lana.
LH 4.C gelakideek egindako marrazkiak ikusi nahi? Beraien inspirazio musikal iturria J.Strauss-en "Danubio Urdina" izan zen.