SAN JORGEKO ORGANOARI ETA HAREN ORGANISTEI BURUZKO ARTIKULU INTERESGARRIA
https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2017/02/11/165-anos-de-organistas-en-san-jorge-1852-2017/
SAN JORGEKO ORGANOARI ETA HAREN ORGANISTEI BURUZKO ARTIKULU INTERESGARRIA
https://garciadeiturrospe.wordpress.com/2017/02/11/165-anos-de-organistas-en-san-jorge-1852-2017/
2017. URTEKO INAUGURAZIOKO ORGANISTA
ONGILEAK SAKATU HEMEN
GORKA DEUNA ELIZAKO ORGANOAREN ZAHARBERRIKUNTZA
*SANTURTZIKO HERRIARI*
Sortu zen unetik Lagun Zaharrak Abesbatz Elkarteak sinesbide eta pentsaera desberdinetako pertsona anitz hartu ditu,hamarkadetan barrena musikazaletasuna eta auzokide artean hura hedatzeko gurariak konpartitu duten pertsonak.
Aspaldidanik,eta gure musika-arabidearen ondorioz,Gorka Deuna elizako berebiziko organoaren pausuz pausuko narriaduraren lekuko izan gara. Aparteko musikatresna hau hondamendi konpoezinak jasateko arriskuan dago.Horrela gertatuko balitz,gure herriak lekuan lekuko ondarearen atal bikain bat galduko luke.
Gure ustez,hain garrantzitsua da legatu hau ezen etortzeko belaunaldiek errua egotziko ligukete galduko bagenu.Ondorioz, Abesbatza Elkargo honen helburuak zehazten dituen gure estatutuen 2. artikuluari jarrai, 2014-12-2an ondoko erabaki hauxe hartu dugu: Nahi duten Saturtziarrekin batera,Abesbatza Elkargo honetatik 1904.urtean Juan José de la Quintana jaunak oparitutako organoaren erabateko zeharberrikuntza bultzatea.
Horretarako,besteak beste, BBKn: ES02 2095-0065-30-9114472315 zenbakidun kontua ireki egin da,nahi duzuen Santurtziarrok egokitzat hartzen duzuen zenbatekoa sar dezazuen. Mesedez, diru-sarrera egiteko interesa daukazuenok seinala ezazue telefono edo-ta mugikor zenbakia erreferentziaren gisara,zuokin harremanetan jartzeko.
Santurtzi,2014ko Abendua
ZUZENDARITZAKO BATZA