Ate irekiak 2025eko martxoaren 14tik 22ra izango dira.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren bitartez, hainbat informazio-saio egingo ditu aurrez-aurre eta on-line moduan (esteka triptikoan dago), Gipuzkoako hainbat herritan.
Saio horien helburua, gure lurraldeko etorkizuneko unibertsitate-ikasleei eta haien familiei UPV/EHU hurbiltzea da, Gipuzkoako gizartearen eta hura ordezkatzen duen unibertsitate publikoaren arteko gertutasun handiagoa lortuz.
Saio hauetan, beste gauza batzuen artean, EHU/UPV unibertsitatea aurkeztuko da, baita bere irakaskuntza eta zerbitzuen eskaintza, ikasketa-planen egitura eta unibertsitatean sartzeko izapideei buruzko informazioa ere.
Esteka honetan informazio guztia duzu eskura.
Logopediako graduak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak.
Euskal Herriko Unibertsitateak zure etorkizuneko zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitu zure etorkizuneko ikastegia bisitatzeko eta zure unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia amaitzeko behar duzun informazio guztia lortzeko aukera eskaintzen du.
2022-12-19
EHUazoka 2023: Unibertsitate Orientaziorako Azoka
EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.
Orientaziorako Azokaren inguruko informazio guztia esteka honetan duzu eskura.
2022-03-01
EHUazoka 2022: Unibertsitate Orientaziorako Azoka
EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.
Orientaziorako Azokaren inguruko informazio guztia esteka honetan duzu eskura.
2021-01-25
2021eko urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra.
EHUazoka birtuala
Zuen zalantza guztiak argitzeko eta graduko ikasketak aukeratzen laguntzeko, aurten ere badator Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako azoka, izen berri batekin: EHUazoka, eta lehen aldiz formatu birtualean. Ez galdu!
Euskal Herriko Unibertsitatea ez dago geldi, ezta zure etorkizuna ere.
2020-08-24
Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak.
Jada argitaratu da 2020/2021 ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken deialdia. Informazio guztia esteka honen bidez duzu eskura.
2020-01-15
EHU/UPV: ORIENTAZIO AZKOKAK
2020ko Orientazio Azokak honako data hauetan izango dira: Gipuzkoako Campusa urtarrilaren 25ean, Arabako Campusa otsailaren 1ean eta Bizkaiko Campusa otsailaren 8an.
Informazio guztia hemen lor dezakezu.
2019-03-04
EHU/UPV: JARDUNALDI IREKIAK
2018/2019 ikasturtean Jardunaldi Irekiak 2019ko martxoaren 22tik 30era burutuko dira.
2019-01-18
UNIBERTSITATE ORIENTAZIORAKO AZOKAK 2019
Gipuzkoako Campusa: urtarrilaren 26an
Arabako Campusa: otsailaren 2an
Bizkaiko Campusa: otsailaren 9an
Azoka hauen inguruko informazio zabala hemen eskura dezakezu.
2018-01-18
EHU/UPV-RA SARTZEKO GIDALIBURUA
Dagoeneko eskura daiteke 2018/19 ikasturtean Unibertsitatera Sartzeko Gidaliburua. Argitalpena Ikasleen Atalak argitaratu du 2018/19 ikasturtean graduko ikasketak hasi nahi dituzten ikasleentzat. Helbide honetan lor dezakezu gidaliburu hori.
2018-01-15
UNIBERTSITATE ORIENTAZIORAKO AZOKAK 2018
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.
UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da. Informazio guztia helbide honetan duzu.
2017-12-10
UPV/EHURI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK GIPUZKOAN
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean Gipuzkoako hainbat herritan.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea. nformazio guztia helbide honetan duzu.
2017-06-01
LANBIDE HEZIKETAKO EGUTEGIA
Jada argitaratu da BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea). Informazio guztia helbide honetan duzu.
2017-02-27
EHU/UPV-RA SARTZEKO GIDALIBURUA
Dagoeneko eskura daiteke 2017/18 ikasturtean Unibertsitatera Sartzeko Gidaliburua. Argitalpena Ikasleen Atalak argitaratu du 2017/18 ikasturtean graduko ikasketak hasi nahi dituzten ikasleentzat. Helbide honetan lor dezakezu gidaliburu hori.
2017-01-24
UNIBERTSITATE ORIENTAZIORAKO AZOKAK 2017
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.
UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da
Azoka hauen inguruko informazioa hemen sakatuz gero lor dezakezu.
2016-01-15
UNIBERTSITATE ORIENTAZIOARAKO AZOKAK 2016
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.
UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.
Azoka hauen inguruko informazio guztia hemen aurki dezakezue.
2015-12-14
UNIBERTSITATERA SARTZEKO GIDALIBURUA
Dagoeneko eskura daiteke 2016/17 ikasturtean Unibertsitatera Sartzeko Gidaliburua. Argitalpena Ikasleen Atalak argitaratu du 2016/17 ikasturtean graduko ikasketak hasi nahi dituzten ikasleentzat. Helbide honetan lor dezakezu gidaliburu hori.
2015-11-30
UPV/EHUri buruzko informazio-jardunaldiak Gipuzkoan. Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako hainbat eskualdetan informazio-saioak egingo ditu. Jardunaldi hauen helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Ekintza hauen informazio osoa aurki dezakezu honako helbide honetan.
2015-05-11
Ikastetxe publiko edo itunpekoen lanbide heziketako eskaintza.
Lanbide heziketako zikloen eskaintza.
2015-01-19
Unibertsitate Orientaziorako Azokak 2015
Euskal Herriko Unibertsitateak bere graduei buruzko informazio zehatza emateko azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.
UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.
Horretaz gain, unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei, unibertsitateko orientazioari eta abarrei buruzko informazioa lortu daiteke.
2015-01-07
Jada eskuragarri duzu EHU/UPV-k argitaratu duen Unibertsitatera sartzeko gidaliburua. 2015/2016 ikasturtea. Hemen sakatuz gero, kontsulta dezakezu.
2014-10-28
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2014-2015 ikasturteko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia jada argitaratu da. Informazio gehiago aurkitu ahalko duzu hemen sakatuz gero.
2014-10-26
Jada eskuragarri dago 2015/2016 ikasturterako Deustuko Unibertsitatearen Graduen gida berria hainbat alderdiren inguruko informazio eguneratua eskaintzen duena: sarrera prozesua, informazio saioak, Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, etab.
2014-04-01
Jada argitaratu da 2014/2015 ikasturterako Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia. Informazioa guztia hemen sakatuz gero aurkitu ahalko duzu.
2014-01-08
Jada argitaratu da 2013-2014ko ikasturterako lanbide heziketako heziketa-zikloetara sartzeko probarako deialdia. Hemen sakatuz gero lor dezakezu horren inguruko informazioa.
2014-01-07
2013-2014 ikasturtean EHU/UPV-k ospatuko dituen Unibertsitate Orientaziorako Azoken inguruko informazioa hemen sakatuz gero lor dezakezu.
2013-12-16
Deustuko Unibertsitateak 2014/2015 ikasturterako duen eskaintza zabalduko die 2. Batxilergoko ikasleei.
2013-12-09
Mondragon Unibertsitateak 2014/2015 ikasturterako duen eskaintza zabalduko die 2. Batxilergoko ikasleei.
2013-07-13
2013/2014 ikasturtean unibertsitate ikasketak egiteko bekak eskatzeko deialdia jada argitaratu da (EHAA, 2013-07-12). Honen guztiaren inguruko informazioa lor dezakezu hemen sakatuz gero.
2013-04-15
Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2013/2014 ikasturtea) jada argitaratu da. Datarik esanguratsuenak honako hauek dira:
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: maiatzaren 27tik ekainaren 7ra.
Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 8tik 12ra.
Egutegia arautzen duen agindua eta gainontzeko informazio guztia hemen sakatuz gero aurkitu ahalko duzu.
2013-02-19
2013ko udan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia. Behin-betiko zerrendak Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta hemen sakatuta kontsulta daitezke.
2013/02/08
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak informazio bideo berri bat jarri du Filosofiako Gradua egin gura duten Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Informazioa eskura hemen sakatuz gero.
2013/01/25
Ateak irekitzeko eguna Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Informazioa eskura hemen sakatuz gero.
Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola erakusteko eguna, Erizaintzako grado-ikasketa ezagutarazteko eta Eskolako instalazioak pertsonei –titulazio hau lortzea interesatzen zaienei- erakusteko antolatzen da. Egun horretan, bi informazio-saio egongo dira, bata otsailaren 16 larunbata, euskaraz goizeko 11:00etan eta bestea gaztelaniaz 12:00etan. Egun horretan, ikus-entzunezko aurkezpenak erakutsiko dira, erizainak lanbide-arlo desberdinetan dituen zereginei eta maiz erabiltzen diren teknikei eta jardunbideei buruz.
Halaber, bisitaldi gidatua izango da Eskolan barrena, bertoko instalazioak eta alegiazko simulazioko ariketak eta maketen bidezko erakustaldiak egiteko ekipamendu bereziak ezagutzeko: unibertsitateko ikasleak Arabako eta Gipuzkoako Deba Garaia Eskualdeko asistentzia-zentro nagusienetan egingo dituen ikasteko jarduerak, praktika klinikoen aurreko urrats gisa.
Eskolak, interesdun ikasleei eta euren familiei titulaziora sartzeko bideen berri emango die, baita lanbidearen tira handiaren eta 2013/14 ikasturterako aurrez ikusi diren sarrera berriko 80 plaza berrien eskaintzaren berri ere.
2013/02/22
2013ko udan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia. Behin-behineko zerrendak Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta hemen sakatuta kontsulta daitezke.
2013/01/21
Euskal Herriko Unibertsitateak bere graduei buruzko informazio zehatza emateko azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.