5. JARDUERA: KONTATU ETA ZURE IRITZIA ADIERAZI

Besteei kontatzeko ordua heldu da! Zuen kideak adi entzungo dituzte zuen azalpenak eta hurrengo taula beteko dute + bat ipiniz, bete baduzue hor diona, edo – bat ipiniz, ez baduzue hori bete. Horregatik kontuz zuen ahozko azalpenak ematerakoan:

Ahozko azalpenen balorazioa:

DEBATERAKO IDEIAK:

Ahozko azalpen guztiak entzun ondoren hainbat jenioen gorabeherak ezagutzen dituzu. Hemen agertu diren pertsonaia guztiak nahiko famatuak dira, baina agian kasuren bat ezagutzen duzue ez dela hain ospetsua. Komentatu talde txikietan eta gero hausnarketa egin bi galdera hauei erantzuna emateko:

- Berdintasunik badute euren artean? Zertan?

- Zergatik jenioak bihurtu ziren?

Talde bakoitzak bere burutazioak idatziko ditu, gero denen aurrean irakurtzeko.

Jeitsi dezakezue ahozko azalpenak baloratzeko taula:

ahozkoa taula