Iraunkor Abesbatzaren sorrera 1975.urtean Txikiteroen eskutik izan zen. Gaur egun ere , talde honek Barrikako Elordui Egoitzaren alde Agate Deuna denean abesten jarraitzen du.
Lehenengo urteetan Plentziako Elizan mezak abesten ziharduen eta 1977. urtean Andoni Linaza Gotik gizon ahots talde bat sortu zuen , 1979 an Begoñako Abesbatzen Astean partaide izanik.
1981 ean gizon eta emakumezko abesbatza izatera pasatu zen eta ordutik, hainbat kontzertutan parte hartu ditu; besteak beste Udaberriko Kontzertuak, Begoñako Abesbatzen Astean , Udazkeneko kontzertuak eta Bizkaiako Abesbatzen Elkarteak , (B.A.E.)k , antolatutako Abesbatzen Egunetan.
Horrez gain , hainbat ekitaldi eta lehiaketetan ibili da. Adibidez: Torreviejako Nazioarteko Habanerak eta Polifoniako Ekitaldian 1986.urtean, Avileseko Nazioarteko Ekitaldian 1987an eta 1990 an eta bi urte jarraian 1983an eta 1984 an Ejea de los Caballeroseko Ekitaldi Nazionalean . Arandako Nazioarteko laugarren Ekitaldi Polifonikoan parte hartu zuen, 1987an , herri-bozketan hirugarren postua lortzen zuelarik. Aipatzekoa da baita, San Vicente de la Barquerako Ekitaldi Nazionalean lortutako bigarren postua zilarrezko Lira eskuratzen.
Iraunkorrentzat, Euskal Herriko eta beste eskualdeekiko trukaketak egitea, abesteko zaletasuna zabal dadin, ohikoa da. Horrexegatik, Gabonetako Kontzertuak izan ditu hainbat lekutan.Herriz Herri Zirkuitoak, Bilboko Club Deportibok antolatutako Gabon Asteak, B.A.E. k prestaturiko Bilboko Ostiral Koralak, Getxoko Habanerak ...eta abarretan parte hartu ditu. Horrez gain, 2008.urtean Argentinako “Opus Cuatro” taldearekin gertatu zen moduan , beste talde batzuekin kontzertuak prestatu ditu.
1999ko ekainean B.A.E eta Plentziako Udaletxearen laguntzaz XVI. Bizkaiako Abesbatzen Eguna antolatu zuen. Honetan berrogeita lau abesbatzen parte hartzearekin.
1994 tik 2000 urterarte Iraunkor Txikiren konpainia izan zuen . Talde honetan Plentziako eta inguruetako hogeita hamar neska mutil zeudelarik.
Iraunkor Abesbatzak aspalditik buruan zeukan CD bat grabatzearen ideia, pasaden 2013ko ekainaren 29an errealitatea bihurtu zen .CDaren grabaketak ilusioak, gogoak... berpiztu ditu abeslariengan.AlbisteakAlbisteak
Etorkizunerako helburuak abesbatzen musika bizirik mantendu, Euskal Herritik gure kultura eta zaletasuna hedatu eta ,abestea gustatzen zaionari, abesbatzakoekin batera elkartzea dira.
Gaur egun, Plentzia, Gorliz, Armintza, Lemoiz, Urduliz eta Sopelanako hogeita hamabost gizon eta emakumek osatzen dute, Inés Peña Zalbidearen zuzendaritzapean.