Orientabide didaktikoak

Webquest honetan proposatzen diren jarduerak ikasgelako jardueren osagarriak dira. Azalpen testuak lantzen dira; beraz, testuak sortzeko jardueretan, gelako lana hartu behar da erreferentziatzat.

Webquest hau hainbat etapa eta ikasmailatan landu daiteke; betiere, ikasleen hizkuntza gaitasunaren mailaren arabera. Hala, ikasleen hizkuntza gaitasuna oinarri-oinarrizkoa bada, jardueretan proposatzen diren txantiloiak erabil daitezke, 1. jardueran, esaterako, "oinarrizko informazioa" dokumentua erabili, beste iturri batzuetara jo gabe. Baina ikasleek hizkuntza gaitasun maila egokia badute, informazio bilketa nahiz sortu behar dituzten testuak, hala nola foiletoa, jarraibideak... txantiloirik gabe egin daitezke.

Ebaluazioari dagokionez, oso garrantzitsua da ebaluazio irizpideen berri ematea eta atal horretan jasotako deskripzioak azaltzea. Oro har, ikasleek gai izan beharko lukete honako hauek egiteko:

  • Eskatutako informazioa eta eremu semantikoei buruzko datuak biltzeko hainbat informazio iturritan.
  • Jarraibidezko testua idazteko, testu tipo horren ezaugarriak kontuan harturik.