FORMAZIOA

Hizkuntza Proiektuak ikastetxeko irakasle guztien partaidetza behar du. Izenak berak adierazten duenez, hizkuntzen inguruan ikastetxeak hainbat eremutan har ditzakeen erabakien inguruko egitasmoa da. Horregatik, ezinbestekoa da denen iritziak jasotzea.

Baina, lehendabizi, irakasleek jakin behar dute zer den Hizkuntza Proiektua, zer helburu dituen eta zer-nolako erabakiak bil ditzakeen. Hartara, formazioaz ari gara.

Atal honetan, hainbat formazio eredu eta baliabide jaso ditugu hiru ataletan antolatuak

  1. Mintegia Hizkuntza Proiektuaren koordinatzaileekin.
  2. Ikastetxeko klaustrokideei zuzendutako hasierako formazio orokorra
  3. Eremu didaktiko metodologikoan hartu behar diren erabakiak. Irakasleei zuzendutako formazio saioak.