Hizkunta Proiektuak irakasleen formazioaren planifikazio eta antolaketa koherenteak behar ditu, ikasleen hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia hobetzeko, euren errealitate soziolinguistikoarekin bat. Hala, modu eraginkorrean lagundu behar du ikasleen hizkuntza-eskubideak eta familien nahiak egia bihurtzen.
Nola irakasten ditugu hizkuntzak? Nola lantzen ditugu hizkuntza trebetasunak? Zer egiten dugu ikasleek testu idatziak uler ditzaten? Zer garrantzia hartu behar du ahozko hizkuntzak? Nola jorratzen dugu prozesua? Nola ebaluatzen dugu? Zein da metodologiarik egokiena? ...
Irakasleek, hizkuntza arlokoak nahiz beste arlo batekoak, diagnostikoan antzemandako gabeziak kontuan hartu eta esparru didaktiko-metodologikoari lotutako hainbat alderdi erabaki behar dituzte gela barruan eragingo dutenak.
Atal honetan, beraz, klaustrokideekin oro har, eta hizkuntza arloko irakasleekin bereziki hizkuntza lantzeko jarduerak eta baliabideak proposatzen dira bi eremu hauetan: