HTB garatzeko material didaktikoa

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzan, proposatzen da modu globalean eta proiektu bidezko metodologiaren esanetara antolatuta lantzea hizkuntza arloko eta hizkuntzaz bestelako curriculum-edukiak. Hemen ageri diren proiektuetan, Inguruaren Ezaguera arloari lotutako edukiak lantzen dira bereziki.

Testu-tipoa da (argudioa, narrazioa, azalpena...) proiektuaren ardatz nagusia, batasuna ematen diona. Proiektu bakoitzak elkarren osagarri diren bi unitate didaktiko biltzen ditu (bata, euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz), eta hainbat generotako testuak ekoiztea da haietako bakoitzaren helburua (albistea, ipuina, mahai-ingurua, horma-irudia...).

Azken ekoizpenak, idatziak nahiz ahozkoak, komunikazio-helburu zehatza du unitate bakoitzean. Ikaskuntza-helburuak, edukiak lehenesteko eta antolatzeko irizpideak, eta jardueren segidak antolatuko dira unitate bakoitzean jorratuko den testu-generoaren ezaugarrien arabera.

Materialok adibideak baino ez dira, ikastaldeetara erraz egokitzeko eta moldatzeko modukoak.

Hauek dira Lehen Hezkuntzarako egin diren proiektuak:

Bigarren Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzan hizkuntza arloko curriculum edukiak modu bateratuan lantzea proposatzen da proiektuen bidezko metodologiaren arabera.

Testu-tipoa da (argudioa, narrazioa, azalpena) proiektuaren ardatz nagusia, batasuna ematen diona. Proiektu bakoitza elkarren osagarri diren bi edo hiru unitate didaktikoren bidez garatzen da; hizkuntza bakoitzeko unitate bat, testu-genero baten inguruan ardaztua (albistea, ipuina, mahaingurua, horma-irudia...).

Azken ekoizpenak, idatziak nahiz ahozkoak, hizkuntza bakoitzean eta, beraz, unitate bakoitzean, komunikazio helburu zehatza du. Ikaskuntza helburuak, edukiak lehenesteko eta antolatzeko irizpideak eta jardueren segidak unitate bakoitzean jorratuko den testu generoaren arabera antolatuko dira.

Material hauek adibideak baino ez dira, oso moldagarriak eta egokitzeko errazak ikastaldeen arabera. Bestalde, ikasmailaka antolatuta badaude ere, zenbait egokitzapen txiki eginda, beste maila batean ere erabil litezke.

Ondokoak dira Bigarren Hezkuntzarako gauzatu diren proiektuak:

HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA: Irakasleek egindako unitateak

Atal honetan irakasleek egindako unitateak biltzen dira. Bertan, euskara eta gaztelania zein atzerriko hizkuntzak ikuspegi bateratuaren bidez lantzeko proposamen didaktikoak jaso dira.