Ikastetxearen

HIZKUNTZA PROIEKTUA

formazioa eta baliabideak

Webgune honek Hizkuntza Proiektua garatzen laguntzeko formazio-ikastaroak eta baliabideak biltzen ditu. Berritzegune Nagusiko hizkuntza taldeko kideek garatutako proposamenak dira, zonaldeko berritzeguneko ahokulariekin lankidetzan.

Webguneak bi helburu ditu:

  • ikastetxeei laguntzea hizkuntzen inguruko erabakiak hartzen eta erabaki horiek jasoko dituen Proiektua egituratzen

  • ikasleei laguntzea komunikazioa eta hizkuntza konpetentzia arlo guztietan garatzen

Eta atal hauek:

Hizkuntza Proiektua egiteko gida

Gidak, paper formatuan nahiz formatu digitalean, hainbat tresna biltzen ditu prozesua bideratu, irakasleen erabakiak jaso eta Hizkuntza Proiektuaren arrakasta bermatzeko.

Formazioa

1.- Hizkuntza Proiektuaren Batzordekideen formazioa. Mintegia

Hizkuntza Proiektuak ikastetxeko irakasle guztiei eragiten die eta, horrenbestez, denek hartutako erabakiak behar ditu. Hori dela eta, beharrezkoa da klaustroko kide guztiek Hizkuntza Proiektua garatzeko prozesuan parte hartzea, proiektuaren koordinazio batzordearen bidez: Zer egin, nola antolatu? Sei saiotan zehar, Hizkuntza Proiektuaren koordinatzaileen lana bideratzen laguntzeko mintegiak eta baliabideak jasotzen ditu atal honek.

2.- Hasierako formazio orokorra Klaustroari

Klaustroko kideei zuzendutako lau bat orduko formazio orokorra jasotzen du atal honek. Helburua da irakaslee guztiek, nork bere erabaki esparruan, hizkuntza proiektuaren garrantziaz eta egitekoaz gogoeta egitea.

3.- Eremu didaktiko metodologikoa eta hizkuntzak

Hizkuntza komunikazio eta ezagutza eraikitzeko tresna den heinean, hizkuntza arloan ez ezik, curriculumeko gainontzeko arloetan ere erabateko garrantzia du. Beraz, asko dira ikastetxeetan hartu behar diren erabakiak hizkuntza trebetasunei lotuak ( irakurri, idatzi, entzun, hitz egin, solasean aritu).

Atal honetan, hizkuntza trebetasunak lantzen laguntzeko hainbat alderdi aztertu eta erabakiak hartzeko prozesua bideratzen da:

      • Arlo linguistikoetan

      • Arlo ez linguistikoetan

Ikastetxeetako esperientziak

Zenbait ikastetxeren hizkuntza proiektuak 3edota proiektua garatzean sortutako tresnak eta baliabideak.