La Marcha Nocturna prevista para junio ha sido suspendida por problemas organizativos.
Estos datos son de los Ibilaldis de años anteriores.
Gorlizko III. Gau Ibilaldia Euskaraz - Español
-Izen ematea: Ibilaldian parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da ekainaren 27a arte. Ibilaldiaren prezioa: 8€
Ibilaldiaren prezioa Buruko Argiarekin: 15€
Ekitaldiaren helburuak eta garapena:
-Eguna: 2012-06-30 (Larunbata)
-Kokapena: Irteera Gorlizko Iberrebarri enparantzatik izango da.
-Jarduera: Lehiakortasunik gabeko mendi ibilaldia da. Gure ustez, mendiaren filosofiak ez ditu lasterkariak onartzen, lagunak baizik.
Aurten Europako Zahartze Aktiboaren urtea ospatzen ari gara eta ospakizun horren harira gure taldeak Gorlizko udaletxeko Gizarte Ekintza zerbitzuarekin batera eta bertako Nagusien Elkartearekin gure irteeran gazteak eta nagusiak parte hartzera animatu nahi ditugu.
Pasaden urtean bezala eta ibilaldia jende gehiagori irekita egoteko bi ibilbide prestatu ditugu, bata 25 kilometrotakoa eta bestea 11 kilometrotakoa. Ibilbideak Gorliz eta inguruetako herrietatik igaroko dira eta bukaera Gorlizko hondartzan izango dute.
Parte hartzaileek ibilaldi luzea 5 ordutan gutxi gora behera egitea iragarri dugu eta ibilaldi txikia 2,5 orduen bueltan.
Hasiera Gorlizko Iberrebarri enparantzan izango da eta kotxez hurbilduko diren parte hartzaileei kotxeak Gorlizko hondartzako aparkalekuan ustea gomendatzen diegu, ibilaldia hondartzan bertan bukatzen baita.
Ibilaldia bukatzerakoan parte hartzaile guztiek txokolate beroa hartzeko aukera izango dute.
Izena emateko hiru aukera daude:
www.gorlizmendi.com Web guneko formularioaren bitartez - Formularioa hemen
gorlizmendi@yahoo.es Emailera mezua bidalita
653718750 (Joseba) Telefonora deituz baina hau hobe da erabiltzen ez baduzue Josebari matraka ez emateko.
Izen ematea behin eginda gure mendi taldeko kontuan diru sarrera egin beharko duzue zuen parte-hartzea ziurtatua egoteko. Diru sarrera egiterakoan apuntatutakoen izena eta abizena argi ikusi beharko da, ordainketa egiaztatu ahal izateko.
Kontu zenbakia: 2095-0166-11-9108631511 KUTXABANK(Gogoratu Izena eta abizena ipintzeaz)
Ibilaldia egiteko DERRIGORREZ argia eraman beharko da. Ez dugu inor behartu nahi gure buruko argia erostera, horregatik izen ematean bi aukera emango dizkizuegu. Buruko argia jaso nahi dutenek 15€ ordainduko dituzte eta buruko argia etxetik ekartzen dutenek 8€. Gogoratu argia eramatea derrigorrezkoa dela.
Ordaindutako prezioak ibilaldian zehar antolatuko diren horniketa puntuetan jan eta edateko aukera emango dizue.
-Ekainaren 30erako ordutegia: (lotura Ibilaldiekin)
Ibilaldi Luzea
-Arratsaldeko 20:30etan ibilbidearen inguruko informazioa eta partaide zenbakia eta horrela eskatu dutenei buruko argia bananduko dira.
-21:30etan ibilaldi luzeari hasiera emango diogu, oraindik eguzkia agerian dagoela.
-Ibilbidea arazorik gabe jarraitu ahal izateko, material distiratzailearekin markatuta egongo da.
-Ibilbidean zehar horniketa hiru puntutan eskainiko da: lehendabizikoan likidoa soilik eta bigarrenean eta hirugarrenean solido zein likido horniketa. Horniketa puntuek partaideek motxilak, kantinplorak eta abarreko samarik gainean eraman behar ez izatea ahalbidetzen dute.
-Ibiltariek bost orduen bueltan bidea burutu ahal izango dute, gaueko ordu biak aldera helmugara helduz.
-Bidea bukatzerakoan parte hartzaileek esperientzia komentatu ahal izango dute txokolate beroa dastatzen duten bitartean.
Ibilaldi motza
-Arratsaldeko 21:30etan ibilbidearen inguruko informazioa, partaide zenbakia eta horrela eskatu dutenei buruko argia bananduko dira.
- 22:30etan ibilaldi motzari hasiera emango diogu.
-Ibilbidea arazorik gabe jarraitu ahal izateko, material distiratzailearekin markatuta egongo da.
-Ibilbidean zehar horniketa puntu bakarra izango da. Solido zein likido horniketa izango da parte hartzaileentzat. Horniketa puntuek partaideek motxilak, kantinplorak eta abarreko samarik gainean eraman behar ez izatea ahalbidetzen dute.
-Ibiltariek bi edo hiru orduen bueltan bidea burutu ahal izango dute, gaueko ordu batak aldera helmugara helduz.
-Bidea bukatzerakoan parte hartzaileek esperientzia komentatu ahal izango dute txokolate beroa dastatzen duten bitartean.
-Antolakuntza ez da parte hartzaileek jaso ditzaketen kalteen arduradun egingo. Ibilaldi honetan parte hartu ahal duten gazteak, nagusi batekin lagunduta joan beharko dira.
Ibilaldi hau gogoko baduzue bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Proposatutako ibilbideak ez du aparteko forma fisikorik eskatzen, inguruan daukagun erliebea nahiko laua baita.
Eskerrik asko.