Munduko bigarren gizarte-sarea da gaur egun, Facebooken atzetik.
https://plus.google.com/ Helbide honetan profil bat sortzeko Gmaileko kontu bat eduki behar dugu, edo bestela, kontu berri bat sortu behar dugu.
ORRI NAGUSIA
Testuak, argazkiak, estekak, bideoak, gertaerak... konpartitu ahal ditugu.
Lagunekin, familiarekin, ezagunekin....
PROFILA
Profilaren datuak beteko ditugu. Atal honetan betetzen ditugun datuak bilatzaileek aurki ditzakete.
JENDEA
Zirkuluak (jendea bilatu)
Google+en beste ezaugarri bat bere “Circle” edo zirkuluak dira. Horien bidez zure jarraitzaileak sailka ditzakezu eta, aldi berean, aukeratutako mezua bidali hautatutako lagun taldeari. Horrela, bezero, senitarteko, lagun eta nahi beste taldetan banan ditzakezu zure jarraitzaileak. Kudeatzeko errazak eta erosoak dira, bikoiztasunerako aukera ematen dute (pertsona bat hainbat zirkulutan egon daiteke aldi berean), eta partekatzeko orduan, ordenagailutik edo mugikorretik, oso era naturalean erabiltzen dira (honako hau “lagunen” zirkuluarekin partekatuko dut, beste hau “kontaktu profesionalekin”, eta agian azken horien artean lagunen bat ere badago).
Zirkuluak ezabatu
ARGAZKIAK
GERTAERAK
Gertaera sortu eta konpartitu
HANGOUT
Hangout-en bidez, funtsean, bi gauza egin ditzakezu:
Hangout-ak: bideokonferentzia pribatuak, gehienez 10 lagunen artekoak. Partaideek Google+ kontua izan behar dute (parte hartzeko gonbidapena Gmail bidez jaso dezaten edo Google+eko euren profiletik ikus dezaten).
Hangouts on air direlakoak: bideokonferentzia (edo webinar) publikoak, lagun kopuru mugagabearentzat emititzen direnak eta funtsean YouTubeko bideoak moduan ikusten direnak norbere YouTube kanalean, baina hori bai, zuzenean transmititzen dira. Mota horretako Hangouta egiteko YouTube kontua izan behar duzu eta partaideek euren Google+ profila. Gainera, hitzordua sor dezakezu Google Calendarren eta gertaera moduan partekatu