Gipuzkoako FKA-IUM
HASIERA
HELBIDEA
Gipuzkoako Familia eta komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
Donostia Unibertsitate Ospitalea- Begiristain pasealekua z/g -60. POSTONTZIA
20014 Donostia
Tlf: 943007629
Mail: UNIDAD.DOCENTELISTA@osakidetza.eus
Ongi etorri Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalera (Osakidetza).
FKA medikuntza edo FKA erizaintzako Espezialitatea aukeratzeko arrazoiak bazenitu eta gainera formakuntza Gipuzkoan egitea pentsatzen ari bazara:
Ongi etorri Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalera. Zure aukerarekin bat gatoz eta prestakuntza ibilbide honetan zure espektatibak bete daitezen espero dugu.
Zu zeu protagonista nagusia izanik, prestakuntza naiz irakaskuntzako prozesuan inplikatuta gauden profesional eta dispositiboen konpromisoaren bitartez, pertsonen osasun-gaixotzearen biografiaren (norberaren familia, gizarte eta egoera pertsonalak baldintzatutakoa) gestioa burutzera bideratutako lanbide honen jardunarekin gozatzeko behar diren konpetentziak eskuratzea espero dugu.
Gure ustez osasun sistemaren ardatz nagusia den edo izan beharko lukeen lanbidea da hau.
Jakin badakigu heziketa prozesua ez dela inoiz bukatzen eta lanbidea bera dela ikasteko etengabeko baliabidea.
Bide batez adiskide berriak eta gipuzkoarrak ezagutzeko aukera paregabea izan dezazun nahiko genuke.