Gipuzkoako FKA-IUM

HASIERA

HELBIDEA

Gipuzkoako Familia eta komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala 

Donostia Unibertsitate Ospitalea- Begiristain pasealekua z/g -60. POSTONTZIA

20014 Donostia  

Tlf: 943007629 

Mail: UNIDAD.DOCENTELISTA@osakidetza.eus

Ongi etorri Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalera (Osakidetza).

FKA medikuntza edo FKA erizaintzako Espezialitatea aukeratzeko arrazoiak  bazenitu eta gainera formakuntza Gipuzkoan egitea pentsatzen ari bazara:

Ongi etorri Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalera.  Zure aukerarekin bat gatoz eta prestakuntza ibilbide honetan zure espektatibak bete daitezen espero dugu.

Zu zeu protagonista  nagusia izanik, prestakuntza naiz irakaskuntzako prozesuan inplikatuta gauden profesional eta dispositiboen konpromisoaren  bitartez,  pertsonen osasun-gaixotzearen biografiaren (norberaren  familia, gizarte eta  egoera pertsonalak baldintzatutakoa) gestioa burutzera bideratutako lanbide honen jardunarekin gozatzeko behar diren konpetentziak eskuratzea espero dugu.

Gure ustez osasun sistemaren ardatz nagusia den edo izan beharko lukeen lanbidea da hau.

Jakin badakigu heziketa prozesua ez dela inoiz bukatzen eta lanbidea bera dela ikasteko etengabeko baliabidea.

Bide batez adiskide berriak eta gipuzkoarrak ezagutzeko aukera paregabea izan dezazun nahiko genuke.