KANPO-TXANDAKETAK FAMILIA- ETA KOMUNITATE-ARRETAKO EGOILIARRENTZAT (BAME/BAEE)
Familia-arretaren arloko kanpo-txandaketak luzatzera/osatzera zuzendutako txandaketa motan kokatzen dira, Irakaskuntza Unitateetako prestakuntza-programari erantsitako balio gisa. Haien edukiak eta helburuak lerrokatuta egon behar dira Espezialitateen Programa Ofizialetan ezarritakoarekin eta dagozkien profil profesionaletan definitutako gaitasunekin.
Kanpo-txandaketa egiteko egokiak diren irakaskuntza-inguruneak
Emakumearentzako arreta, adinekoarentzako arreta.
Lehen Mailako Arreta landa-eremuan.
Komunitate-arreta, familia-arreta, eremu soziosanitarioa.
Praktika aurreratua erizaintzan, zainketa-kudeaketan.
Teknologia berrietan gaikuntza.
Beste batzuk (Adibidez, sexu- eta ugalketa-arreta, nerabearentzako, droga-mendekoentzako, etorkinentzako arreta, kirurgia txikia, zainketa aringarriak, ikerketa...).
Iraupena: Barneko mediku egoiliarrak (BAME): 1-3 hilabete artean (gehienez 3 hilabete) / Barneko erizain egoiliarrak (BAEE): hilabete 1.
Prestakuntzaldiko ze garaitan:
BAME: egoiliar-aldiaren hirugarren urtean ( maiatzean izan ezik).
BAEE: egoiliar-aldiaren bigarren urtean (E2 ikasturtearen azken 2-3 hilabeteetan izan ezik).
Txandaketa-lekua: ahal dela, irakaskuntzarako akreditatutako zentroetan edo prestigioa daukaten zentro nazionaletan edo atzerrikoetan:
Estatuan: Adib., praktika aurreratuko erizaintza duten zentroak, emakumearentzako arreta familia-medikuaren jarduera normalizatuaren baitan duten programak dituzten LMA zentroak, etorkinentzako arretan esperientzia handia duten LMA zentroak, balorazio geriatrikoak egiteko unitateak, landetako osasun-zentroak...
Atzerrian: LMA eredu desberdinak (kudeaketari, familia-erizainaren edo familia-medikuaren gaitasun-mailari dagokionez...) dituzten herrialdeetan edo beste zerbitzu-modalitate batzuk garatu dituzten herrialdeetan (komunitate-arreta) edo beste alderdi soziosanitario batzuetan erreferente direnetan.
Baldintzak: Kanpo-txandaketarako proposamena Irakaskuntza Batzordeak egingo du, interesatuaren eskariz, tutorearen eta ikasketaburuaren oniritziarekin, eta Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren eta Osasun Sailaren baimena jaso beharko da; azken hori izango da behin betiko baimenaren azken erantzulea.
Irakaskuntza Unitateak Osasun Sailari aurkeztu beharreko dokumentazioa:
· Tutoreak jatorriko Irakaskuntza Batzordeari egindako proposamena, lortu nahi diren helburuak zehaztuz (memoria txiki bat, lortu nahi diren gaitasunak, delako zentroa aukeratzeko arrazoiak eta aurreikusitako lan-plana adieraziz).
· Jatorriko Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostena, ikasketaburuak eta Zentroko kudeatzaileak/Osasun Laguntzako zuzendariordeak sinatuta, ordainketa guztiak egiten jarraitzeko konpromisoa hartuta, kanpo-txandaketan etengabeko arretari dagozkionak barne (ez dira barne hartzen mantenua eta egonaldia).
· Helmugako Irakaskuntza Batzordearen onarpena, ikasketaburuak sinatuta.
Eskaera egiteko epea: gutxienez hiru hilabete lehenago egin beharko da.
3. Guardiak: kasuz kasu baloratuko da egokia den kanpo-txandaketen aldian helmugan etengabeko arreta egitea. Era berean, kontuan hartuko da onartutako aldi bereko hutsen gehieneko kopurua.
4. Egoiliarren/BAMEen aldi bereko hutsak: gehieneko kopurua
- Gurutzetako OUn: 3 egoiliar
- Basurtuko OUn eta Galdakaoko On: 2 egoiliar
- San Eloy Ospitalean: egoiliar 1