1990ean eta, egia esan, beste herri batzuetan egozan ereduen arabera euskera alkarte bat eratu zan Mungian. Lehenengo izena Mungia Euskaldunduz izan zan.
Lehenego urteetan danetarikoa egiten jardun eban: sentiberatze kanpainak (Euskerarik onena egiten dana) jaietan (Ez egin astoarena; euskeraz egin); Bertso jaialdiak; Teatro ikastaroak; begirale euskaldunak formatzeko ikastaroak; umeentzako udaleku irekiak (Olgetan Benetan); Olentzeroren antolakuntzan parte hartu; Nontzebarri aldizkaria argitaratu eta gero Batu-zabaldu; kantaguneak antolatu eta kanta-liburuak argitaratu; lehenengo udal-plana sortzen lagundu eta eragin; euskeragaz zerikusi daukeen ekitaldietan lagundu edo antolakuntzan jardun... Azken urteotan Berba Probak, Mungiako Mihiluze, Berba Txokoa programa... izan dira burututako beste ekintza batzuk.
Eta 2018tik Euskaraldia jarri dugu erdigunean, elkartearen ekimena eta Euskaraldirako talde eragilearen ekimena ia batera joan dirala, ezinbestean.
Gure alkartearen asmoa ez da izan (berez ezin) norberarenak eta inorenak egitea, eragitea baino. Halan, ba, Bertso kontuetan ibiltzeari itxi eutsan Taket Bertso Alkartea sortu zanean, teatro kontuetarako badaukagu Mungian euskeraz funtzionatzen dauan teatro alkartea (MAE) eta Olgetan-Benetan programa bera bertan behera itxi zan Mungiako Udalak berak udarako programak euskera hutsean eskaintzen hasi zanean.
Hemen kontatu doguna oso historia laburra da. Gauza handia ez da, baina gitxi bere ez da.
Eutsi, ekin eta jarrai.
1990-91
2016
San Pedro jaietan pregoia