Jeikitzeko ordua (Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza)
Ze atsegina litzatekeen ohean geratzea
Ohea epel dagoenean
Izarek gorputza lotzen dizutela
Batez ere gaur kanpoan hotzak
Bere zakurrak soltatu dituenean
Zer atsegina litzatekeen ohean geratzea
Egun osorako edo une batzu gehiago behintzat
Baina jeikitzeko ordua da...
Gazte literaturan kokatu du norbaitek, baina ederra da oso. Marrazkiek ere asko laguntzen diote: Asisko Urmeneta handiak egindakoak dira.