Nortzuk gara

SER irratiaren erreportaia EPA El Carmen-i buruz

1. zatia - 2. zatia

Delia, SER irratia katearen kazetaria, bisita egin zigun Oinarrizko Lanbide Heziketa berriaren inguruan informazioa jasotzeko eta hezkuntz moduletan nola lan egiten dugun.

HELBIDEA

Avenida Judizmendi, nº 5, VITORIA-GASTEIZ

TELEFONOA:

945287399

ARRETA ORDUAK:

Lanaldi jarraia (9-13).

JABEGOA:

Publikoa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.

PROGRAMAK:

HPO: Hezkuntza Programa Osagarriak (15 urteko ikaslegoa). Kurtso bateko formakuntza oinarrizko heziketa eta formakuntza praktikoa (tailerrak) uztartuaz.

OLH: Oinarrizko Lanbide Heziketa. Bi kurtsotan banatuta. (2.000 orduko formakuntza, praktikak enpresetan 260 ordu barne).

METODOLOGIA:

Aktiboa, ikuspegi globalizatzaile eta diziplina artekoa. Arazoen ebazpenetan eta ikasleen eguneroko beharretan zein interesetan oinarritua. Tailer ezberdinetako edukien inguruan eraikitako proiektuez osatua. Giza harremanak, balioak, ezagutza zientifikoa zein linguistikoa, prestakuntza teknologikoa eta txertatze laborala bermatzen dituzten ekintzaz hornitua.

JARDUERA ARDATZAK:

  • Banan banakako tutoretza.
  • Norbanakoaren autoestimua indartzea.
  • Arazoen ebazpenetan oinarritutako irakaskuntza.
  • Trasbertsalitatea
  • Portaera, jarrera eta integrazioa hobetzea.