LUZARO IKASTETXEA: Zientzia astea
Otsailaren 12an eta 13an, Debako Ipuin Kontalariak Luzaro ikastetxean egon ginen, emakume zientzialarien historioak kontatuz.
GAZTETXEKO KONTAKETAK
Azaroaren 8an, Debako Ipuin Kontalariak Gaztetxean egon ginen.
Hona hemen egitaraua
Atsaldean haur zein guraso ugari gerturatu ziren, eguraldiak barru giroari lagundu eta arratsalde zoragarria izan genuen. Itzal tailer eta txokolatadaren ondoren, kontaketa etorri zen eta giro honean asko disfrutatu genuen.
Gauean berriz, helduentzako kontaketaren txanda! Etxeko giroan, gazteez eta baten batzuk ez hain gazteez inguratuta egin genuen kontaketa.
Plazer bat izan zen! Mila esker Gatetxeari egitarau polit horrengatik!
STKTLN: UDA AZKEN FESTA
Irailaren 21an, Larunbata
Inguruetako parajerik ederrenetakoa degu Santa Katalina, bertatik ditugun ikuspegi zabalak ez dira nonnahi aurkitzen.
Mendi eta Itxaso arteko plaza bilakatu genuen ermita eta bere ingurua; eszenatoki erraldoi bat; non ipuinak, musika eta hizkuntza desberdinak nahastu ziren Udarari agur eta Udazkenari kaixo esateko.
Arabiarrak, Nigertarrak, Txinatarrak eta Brasildarrak besteak beste euren kantuak eta kontuak eskaini zituzten bertaratutakoen gozamenerako.
Xabi Lakak Amama Lurren istorioa eta harek idatzitako liburuaz mintzatu zen.
Debako Kontalariek Gau Illa eta Barakuluaren istoriarekin amaiera eman zioten goiz pasari.
Ondoren bazkaldu eta erromeri alaia.
Festari amaiera emateko 4.30ak aldera Debako Kontalariek euren ipuinak tartekatu zituzten hizkuntza desberdinetako doinuekin.
Udazkena iritsi da. Ongi etorria izan dadila.
DEBA ELEKTROROCK FESTIBALA,
irailaren 7an, Federarte
Surfa, inklusioa eta kultura bat egiten duen jaialdia antolatu zen Irailaren 7an Deban eta kontalariok ere parte izan ginen egitarau honetan. Kontu Kontari gisa aurkeztu baziguten ere, argi utzi genuen gu Debako Kontalariak garela.
Itsasoarekin eta gure kostaldearekin lotutako 3 ipuin kontatu genituen Emakume surflaria dagoen hormairudiaren plazan.
Goizean Debanaturakoek zurrunbilo eta olatuak marraztu zizkiguten lurrean klarionekin eta haren gainean egin genuen ipuin saioa.
Miren Artetxe eta Iñaki Saez-en kitarrek eman diote bizitasuna gure ekitaldiari.