2023-24 IKASTURTEA

ISPILUEN GELATIK ATERA GARA 

Debako Kontalariok maite dugu Ispiluen Gela. Gure ipuinentzako etxe aproposa da: ipuin koxkorrak, alaiak, tristeak, mugituak, erraldoiak,... Denetariko ispuinak ispilatzen dizkigu eta gure hitz eta hotsak bere barnean gordetzen ditu.

Baino kontalarioi, gustatzen zaigu hemendik kanpo ere ipuinekin aritzea. Herritarrak beste txoko batzuetan harrapatzea eta gure istorioak haiekin partekatzea gozagarria da.


KORRIKA

Debako kontalariok Korrika kulturalean parte hartu dugu, bere hizkuntza galtzen ari den Berbarri izeneko herri baten istorioa kontatuz. Berbarritik bost biztanle etorri dira euren herria egoera larrian dagoela kontatzeko eta Debako kideei euren esentzia berreskuratzeko laguntza eskatu. 

 Bestetik ohore handiz Korrikako lekukoa eramateko aukera izan dugu. 

Gure hizkuntza lau haizeetara zabal dezagun!

apirilaren 23a LIBURUAREN EGUNA

Debako kontalariok ekintza desberdinetan parte hartu dugu liburuaren egunean ere. 

Alde batetik, Luzarok antolatutako ipuin lehiaketan epaimahaikide izan dira Ane eta Nahia. Eta Itzik, Luzaroko kide gisa ipuintxo bat kontatu du ekitaldian.

Bestetik gure kide den Nahiak ipuin kontaketa bat egin du udaletxeko arkupeetan Liburutegia Denontzat mugimenduaren baitan. 

OKER KALE IRRATIA