Urratsen bideo hauetan agertzen diren azalpenak ulertzeko goiko irudia lagungarria izan daiteke.
Jauziak beti ordulariaren orratzen aurkako norabidean dantzatzen hasten dira, hau da eskuin aldera eta urratsak kanpoko hankarekin hasten dira beti. Norabide honetan ari garenean kanpoko hanka eskuina izango da.
Berriz ezker aldera joaten garenean kanpoko hanka ezkerra izango da.