Elkarte bat gara, eta gure helburu nagusia IES Mendillorri DBH Institutuko D ereduko ikasleen gurasoak edo legezko tutoreak ordezkatzea eta beraien interesak defendatzea da.
Hauexek dituzu ikasturteko batzordekideak:
Lehendakaria: AUGUSTO ESQUÍROZ
Idazkaria: AINHOA NAVARRO
Lehendakariordea: JOSE ANTONIO MONTAÑÉS
Diruzaina: MONIKA USANOS
Bokala: OSKIA REDÍN
Bokala: MIGUEL OLAZ
Gainera, Batzordeak zenbait lan zehatzetan edo noizean behin laguntzen diguten gurasoak ditu, duten denboraren arabera. LAGUNDU NAHI BADUZU, ikusi “LAGUNDU” fitxa hasierako orriaren ezkerraldean, une honetako beharrak ikusteko.
Elkartearen erabakiak Batzar Nagusietan hartzen dira. Batzar horietan bazkide guztiek parte har dezakete, eta haien erabakiak nahitaez bete beharrekoak dira.
Hilean behin biltzen gara arratsaldez. Nahi duzunean etorri zaitezke bilerara edo zure kezka eta ideien berri ematera. Hurrengo bilerako eguna eta ordua ezagutzeko, idatzi helbidera apymabategin@gmail.com.
LAN EGITEN DUGU
gure seme-alabentzat euskarazko kalitateko eskola publikoa lortzeagatik.
gurasoek Institutuko Zuzendaritza Taldearekin eta Hezkuntza Departamentuarekin elkarreragina izan dezaten.
Ikastetxearen kudeaketan gurasoen eta ikasleen esku-hartzea bideratzeko.