Sarrera / Introducción

Ebaluazio diagnostikoa ikastetxeei hezkuntza prozedurak hobetzen laguntzen dien prozesutzat hartu behar da, datu zehatzak eta fidagarriak eskaintzen baititu, bai irakasleek, bai hezkuntza-elkarte osoak gogoeta egin dezan.

Kanpo-ebaluazio bidez egingo diren probez gain, ikastetxe guztiek euskarazko eta gaztelaniazko idazmen probak ere egin ahal izango dituzte Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta DBHko 2. mailan. Proba horiek ikastetxe barruko probak izango dira eta kanpo-ebaluazioaren proben osagarri.

Era berean, ikasleen mintzamena euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ebaluatzeko, ikastetxeek proba eredu batzuk izango dituzte eskuragarri. Proba horiek nahi duten ikastetxeek egingo dituzte LH4. mailan zein DBH2an.

Webgune honetan, ISEI-IVEIk eta Berritzegune Nagusiak egindako hainbat ebaluazio-tresna bildu dira, nahi duten ikastetxeek idazmen probak (euskara eta gaztelania) zein mintzamena ebaluatzeko probak (euskara / gaztelania / ingelesa) antolatu eta egin ditzaten.
 
 
La evaluación de diagnóstico se entiende como un proceso que ayuda a la mejora de los centros escolares ya que aporta datos rigurosos y fiables para la reflexión de los equipos docentes y de toda la comunidad educativa.

Además de las pruebas aplicadas en el ámbito de la evaluación externa, todos los centros podrán aplicar a su alumnado de 4º de Educación Primaria y de 2º de ESO una prueba de expresión escrita en euskara y en castellano, que tendrá un carácter interno y complementario de la evaluación externa.

Así mismo, los centros escolares dispondrán de unos modelos de pruebas para evaluar la expresión oral de su alumnado en euskara, castellano e inglés cuya aplicación también será voluntaria tanto en 4ª de Educación Primaria como en 2º de ESO.

En este sitio se han recogido diversos instrumentos elaborados por el ISEI-IVEI conjuntamente con el Berritzegune Nagusia y que son necesarios para que los centros que así lo deseen puedan organizar las correspondientes evaluaciones de la expresión escrita en euskera y castellano y de la expresión oral en euskera, castellano e inglés.