Gure ikastetxeko ikasleek aniztasun handia dute gaitasunei, garapen ebolutiboaren uneei, afektibitateari eta harremanei dagozkien jarraibideei, itxaropenei etab. dagokionez. Aniztasun hori areagotu egiten da etapak aurrera egiten duen neurrian eta, praktikan, edukiak bereganatzeko maila desberdinak, ikaskuntzako estilo eta erritmo desberdinak, harremanetarako modu desberdinak, interes eta motibazio desberdinak etab. sortzen dira.
Gure ikastetxean, gure arreta merezi duten aniztasun mota garrantzitsuenak ondorengo elementu hauekin erlazionatutakoak dira:
Lehen Hezkuntzako ikastetxe ezberdinetatik etorritako ikasleak .
Gaitasun eta motibazio desberdineko ikasleak.
Ikasteko orduan era ezberdinak dituzten ikasleak.
Ikasle etorkinak edo euskal hezkuntza sisteman sartu berri diren ikasleak, EAEaren hizkuntza koofizialen ezagutza urria dutenak.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak. (HPB)