Androzentrismoa gainditzen saiatzen den heziketa eredua da.
Estereotipoak gainditu nahi dituen eskola eredua da.
Heziketa eredu honetan neskak edo mutilak ikusi beharrean gaitasun eta abilezi ezberdin dituzten pertsonak ikusi nahi ditugu.
Berdintasunerako heziketa izan nahi du.
Genero estereotipoak sortzen dizkiguten mugak gainditu nahi dituen eskola eredua da.
Eta hori baino gehiago ere bada, generoak, orientazio sexualak, arrazak, jatorriak edo egoera sozio-ekonomikoak sor ditzakeen desorekako egoerak berdindu nahi dituen eskola eredua da.