5 eta 6 mailak

Astero erronka bat egongo da. Puntuak gehitzeko desafioa egin, grabatu eta nire helbidera bidali: josune@saninazioikastetxea.com

Ranking atalean joango gara puntuak gehitzen.

Beheko atalean etxean egiteko ideiak eta eduki gehiago dituzue.

KAIXO POLITAK!

Azken astea denez, ez duzue erronkarik egin behar, baina bideojoko bat prestatu dizuet gorputz hezkuntzako galderekin. Zuen irakaslea izatea plazer bat izan da. Zorte pila hurrengo urtean.

PILA MAITE ZAITUZTET!!!!!!

Aste honetan kirol bat aukeratu behar duzue eta visual thinking bat egin. Gogor!!!


HAMAIKAGARREN ERRONKA: VISUAL THINKING

HAMARGARREN ERRONKA: ITZALAK

Aste honetako erronka itzalak egitea izango da. Bideoan, adibide batzuk ipini dizkizuet.


Animo talde!

BEDERATZIGARREN ERRONKA: ERRITMOA

Aste honetako erronka erritmo bat egitea izango da. Horretarako, plastikozko edalontzi bat erabili beharko duzue. Beti bezala, gero bideoan grabatu eta nire email helbidera bidali (josune@saninazioikastetxea.com)


ZORTZIGARREN ERRONKA: ZUEN JOLASA ERAIKI


Aste honetako erroka zuen jolas propioa eraikitzea izango da. Horretarako, material birziklatua erabili dezakezue. Gero argazki bat atera eta nire email helbidera bidali (josune@saninazioikastetxea.com)


ZORIONAK TALDE! SUKALDARITZA ERRONKAN PLATER MIRAGARRIAK JASO DITUT! BIKAIN!!

ZAZPIGARREN DESAFIOA: SUKALDARITZA ERRONKA


Aste honetako erronkan plater osasuntsu eta polit bat egin beharko duzue. Gero atera argazki bat platerrari eta bidaki argazkia nire email helbidera:

josune@saninazioikastetxea.com

ONENAK ZARETE!!!!

SEIGARREN DESAFIOA: BIRIBILKIAREN ERRONKA

Hona hemen gure seigarren desafioa!

Erronkak primeran egiten zaudete, batez ere 6ºB-ko taldea, lehenengoak direla gelen rankingean ueeeee!!!!


Zuen bideoen zain egongo naiz. Musu pila!!!!

BOSTGARREN DESAFIOA: PUNTERIA ERRONKA

Prest zaudete bosgarren desafioa egiteko? Bilatu pilota bat eta ontzi bat... eta erronka egitera!

Saiatu egiten, eta lortzen baduzue bidali bideoa (lortzen ez baduzue bideoa bidaltzen, bidali argazkiak) nire helbidera: josune@saninazioikastetxea.com eta 3 puntu gehituko dituzue rankinean.

MUSU PILA!!!! :)

LAUGARREN DESAFIOA: OREKAREN ERRONKA

Erronka hau 6mailako Kyrak proposatu du. Mila esker!!!

Saiatu egiten, eta lortzen baduzue bidali bideoa (lortzen ez baduzue bideoa bidaltzen, bidali argazkia) nire helbidera: josune@saninazioikastetxea.com eta 3 puntu gehituko dituzue rankinean.

ANIMO TALDE!!!!!! :)

HIRUGARREN DESAFIOA: ERRATZAREN ERRONKA

Erronka hau 6garren mailako Alejandrok proposatu du. Mila esker!!!

Saiatu egiten, eta lortzen baduzue bidali bideoa (lortzen ez baduzue bideoa bidaltzen, bidali argazkia) nire helbidera: josune@saninazioikastetxea.com

BIGARREN DESAFIOA: OINETAKOAREN ERRONKA

Erronkak gero eta zailagoak izango dira... bigarren erronka hau egiten lortuko duzu? Lortzen baduzu bidali emailez, eta 3 puntu gehituko dituzu zure taldearentzat. Gogoratu: coronavirusa amaitzen denean, puntu gehien dituen taldeak sorpresa bat izango du.

LEHENENGO DESAFIOA: BOTTLE FLIP CHALLENGE

Erronka egiten lortzen duen ikasle bakoitzak 3 puntu lortuko ditu. Eta hobeto egiten duen ikasleak PUNTU EXTRA bat lortuko du.

Coronavirusa amaitzen denean, puntu gehien dituen taldeak sorpresa bat izango du.



BESTE EDUKI BATZUK ETXEAN GORPUTZ HEZKUNTZA EGITEKO:

ENTRENAMENDUAK, KIROLARIAK EZAGUTU, ETXEAN EGITEKO ARIKETAK...

Badakizue nor den Maialen Chourraut?

Hemen bere autobiografia kontatuko dizuet. Adi egon! Amaieran galderak egongo dira eta.

QUIDDITCH

Quidditch kirola ezagutzen duzue? Harry Potterren liburuetan agertzen den kirola da.

Adi egon, azalduko dizuet nola jolasten den, eta amaieran galderak egingo dizkizuet.

ENTRENATZERA


Kaixo talde! Heroien entrenamendua grabatu dizuet. Prest zaudete? Ipini kirol arropa... eta nirekin mugitzera!

Sakatu behean dauden botoiak, eta egin dezakezun ariketak irekiko dira. Animo talde!!!

RANKING

5º A = 39 puntu + 1 extra (Dylan sukaldaritza erronka)

5º B = 90 puntu + 2 extra (Naia bottle flip challenge, Adrian biribilkiaren erronka)

6º A = 103 puntu + 1 extra (Kyra oinetakoaren erronka; Aimar erritmoaren erronka)

6º B = 78 puntu + 4 extra (Haizea erratzaren erronka; Unai orekaren erronka; Jon punteriaren erronka; Aroa jostailua eraiki)