Ezohiko egoera hau arintzen laguntzeko asmoz sortu dugu blog hau. Salbuespenezko egoerari aurre egiteko hainbat baliabide osagarri eta informazio interesgarri bertan bateratu ditugu, dena gune berean biltzea lagungarria izan daitekeelakoan.

Guztiok elkarrekin ari gara aparteko egoera honetara ahalik eta ondoen egokitu nahian. Konfinamenduak zein bilakaera izango duen eta zenbat luzatuko den ez dakigun arren, egunez egun eta pausoz pauso, ziur bideak zerbait irakatsiko digula eta bidean zerbait ikasi ere egingo dugula.

Guztion artean lortuko dugu!