Talde dinamizatzailean lau kide daude oraingoz, Andeka Larrea, Joserra Riaño, Iñaki Trapaga eta Xabier Uribarri-Lapikotegi. Eta boluntario berriek parte har dezakete.
Joserra eta Xabier, proiektuaren erantzuleak, proiektuaren diseinuaz arduratzen dira, ideiak bilduz, informazioa emanez, diagnostikoak planifikatuz eta ikasleei, senideei, irakasleei eta irakasle ez diren langileei zuzendutako ekintza-plan bat sustatuz. Bere zereginen artean, honako hauek ere badaude: proiektuaren martxaren komunikazioa institutuaren barruan, eskola arteko foroan eta eskolako udal foroan.
Andekak, zuzendariordeak, proiektuak ikastetxeko beste proiektuekin duen harremana errazten du astero antolatutako bileretan, eta zuzendaritza-taldearekin harremanetan jartzeko lotura da.
Iñakik, orientatzaileak, proiektuarekin zerikusia duten hainbat material transmititzen dizkie tutoreei tutoretza-saio batzuetan erabiltzeko.