Search this site
Embedded Files
Skip to main content
Skip to navigation
INAUTERIAK 23
Orokorra
Bideoa
Argazkiak
Bertsoak
Musika
INAUTERIAK 23
Orokorra
Bideoa
Argazkiak
Bertsoak
Musika
More
Orokorra
Bideoa
Argazkiak
Bertsoak
Musika
Bertsoak
Hiru metro neurtzen du
Miel Otxin panpinak,
Bere ondoan daude
Dantzari fin-finak.
Kapela koloretsu
Bat dauka buruan,
okerra da baina gu
Gabiltza inguruan.
Zuri gorriak dira
Gure Kaskarotak,
Lapurditik datoz ta
Dantzari on-onak.
Arrantzaleak ziren
Hango kostaldean,
Gaur dantzan ari dira
Arrontegi aldean.
Doinua: Baldarrak
Nafarroan badago
Joaldun jendea,
Serio ta saltoka
Eginik bidea.
Artilea gerrian
joareak atzean,
txano kolorezkoa
jai zaleen antzean.
Doinua: Baldarrak
Lapurdikoak dira
Kotilungorriak,
Aurpegian dituzte
Maskara gorriak.
Kaletik joaten dira
Umeak beldurtzen,
Ta emandako diru
Guzti hori batzen.
Doinua: Baldarrak
Mundakako lamiak
Dabiltza arratsaldez,
Kalez kale ari dira
Oihukatzen pozez.
Ikusiko ditugu
Bere herriko plazan,
Beti ibiltzen dira
Kantu eta dantzan.
Doinua: Baldarrak
Ederra da giro hau
eta gure traza,
euskal kolore biziz
bete zaigu plaza.
Erdu gurekin dantzan,
hori da erraza,
aratuste jaietan
denok ondo pasa!
Doinua: Minberatu zaizkigu
Report abuse
Report abuse