Klima-aldaketa & Garapen iraunkorra

Nazio Batuetako adituek 1988tik klima-aldaketa ikertu dute. Aditu-talde horrek egindako ikerketen arabera, giza jarduerak sortutako berotegi-efektuko gasek klima-aldaketa eragiten dute. Eta, zoritxarrez, arazo horren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-ondorioak nabari dira.

Horregatik, egoera horri aurre egiteko har daitezkeen neurrien artean, garapen iraunkorraren kontzeptua oso garrantzitsua da, izan ere, egungo belaunaldien beharrak asetzeko aukera ematen du, etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe.

Eta, arazoak konponbide errazik ez duen arren, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-aldagaien arteko oreka lortzea oso zaila delako, gizarte gisa ezin dugu erronka horren aurrean begiak itxi eta egoera hori arintzeko gure harri-koskorra ekarri behar dugu.