ZER DA EHKOBAL
Konpetentzierantz bideratutako curriculum batean erronka ezberdinak topa ditzakegu, dudarik ez. Horien artean metodologia eta ebaluazioa nabarmentzen dira. Ezagutzak baliabide bihurtzen dira ikasle konpetenteagoak lortzeko, irteera profilak definitzen dituen ezaugarrien arabera.
Horrek erronka berri batzuk mahaigaineratu egiten ditu eta irakasleok erronka horien aurrean galdera ezberdinak egiten diogu gure buruari:
- Posible al da ikastetxeetan, ikasgaietik haratago, konpetentzien ebaluazio koherente eta integratua egitea?
- Posible al da horretarako lanabes bat diseinatzea, eginbehar hori burutzen lagunduko diguna?
- Posible izango zen irakasleen artean konpetentziak ebaluatzeko tresna hori konpartitzea?
- Egin dezakegu tresna hori erabilgarri, jasangarri eta moldagarria?
- Eta konpetentzia guztiak kontutan hartzen dituena?
- Integrazio egoeretan edota proiektuetan konpetentziak ebaluatzen laguntzen diguna?
EKHOBAL konpetentziak ebaluatzen laguntzeko tresna bat da, integrazio egoerak, azazo egoerak edota lan-proiektuetan oinarritutako metodologian.